Irungo EPSZko Antzaran Abesbatzak Jaialdi Solidarioa girotuko du

Antzaran Abesbatza osatzen duten erabiltzaileek larunbat solidario batez gozatu zuten Tabakalera kultura-zentroan.
Irungo EPSZko Antzaran Abesbatzak Jaialdi Solidarioa girotuko du

AITA MENNIko Antzaran Abesbatzaren emanaldia

Aita Menni Ospitalea duela zenbait hilabetetik Kutxako Gipuzkoa Solidarioa sarearen barruan dago, “zerbait eskaini edo behar duten pertsona, enpresa, erakunde, elkarte eta GKEak elkartzeko balio duena“. Topaleku honen barruan dagoenez, aurten, bosgarren Jaialdia Gipuzkoa Solidarioa dela eta, Irungo EPSZko Antzaran AITA MENNI abesbatza Donostiako Tabakalera kultura-zentroan jarduteko gonbidatu zuten. Jai solidario honek bosgarren edizioa ospatu zuen urriaren 22an, eta urtero antolatzen du Kutxa Fundazioaren Solidaritate sailak.

Irungo EPSZko Antzaran Abesbatzak Jaialdi Solidarioa girotuko duEgun honetan Gipuzkoa Solidarioa gizarte-plataformako ordezkari ugari egon ziren, eta xedea herritarrei elkarteen lana erakustea eta hurbiltzea da. Egunean zehar zenbait informazio-dinamika, jarduera, erakustaldi eta jolas egin ziren.

Gutxi gorabehera 13:30ean EPSZko Antzaran abesbatzak euskaraz abestu zuen Leonard CohenenAleluya” abestia, Beñardo Lazkanotegiren biolinarekin eta Leire Inzaren akordeoiarekin batera eta Marisa Etxepareren zuzendaritzapean (biak Aita Menni Ospitaleak Irunen kudeatzen duen EPSZko begiraleak dira)Publikoaren artean abeslarien zentroko hainbat senide eta lagun egon ziren, eta emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Amaitzean, parte-hartzaile guztiek antolatzaileek eskainitako lunch atsegina dastatu zuten. Ondoren, elkarrekin kafea hartu genuen eta giroak oso alaia eta ilusioz beterikoa izaten jarraitu zuen, izan ere, asko abesten jarraitu genuen.

Irungo EPSZko Antzaran Abesbatzak Jaialdi Solidarioa girotuko du

Eta horrela azaldu zuen jai solidario hau Diario Vasco egunkariak.