Adineko pertsona

Jarduera berria Txurdinagabarri Egoitzan: yoga egokitua

Jarduera berria Txurdinagabarri Egoitzan: yoga egokitua

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan jarduera berri bat abiarazi dugu orain dela gutxi, eta familiek ere parte hartu dezakete: yoga egokitua. Lehen saioa joan den maiatzaren 30ean hasi zen, eta, izan zuen harrera ona ikusita, hileko programaziora gehitzea erabaki dugu.

Yoga praktikatzeak arnasa hobeto hartzen eta hobeto lo egiten laguntzen du, mugimenduen malgutasuna eta irismena hobetzen ditu, eta adinekoen presio arteriala jaisten laguntzen du.

Saioetan aulki gurpildunetan dauden pertsonek edo eserita egon ohi direnek ere parte hartu dezakete. Erabilera anitzeko gela prestatzen dugu argi leun batekin, eta musika erlaxagarria jartzen dugu, ariketak atseginago egiteko.

Yoga egokituaren lehen saioan Belaunaldi arteko Truke Programako gazteek parte hartu zuten, eta familiekin bat egin zuten ariketak egiteko orduan eta egoiliarrei ere egiten laguntzeko.
Familiek eta egoiliarrek oso positibo baloratu dute esperientzia, eta, ondorioz, datorren 27an egingo dugu berriro, 17:00etan.

Zain gaituzu!

Yoga senideekin

Yoga senideekin

Yoga senideekin