Adineko pertsona

Jarduera berria Villabonako Santiago Egoitzan: irakurketa erraza

Lectura fácil en la Residencia de personas mayores Santiago de Villabona

Joan den ekainaren 9an jarduera berri bat aurkeztu genuen Villabonako Santiago adinduentzako Egoitzan, hau da, irakurketa erraza, eta, horretarako, Sentimientos de Cristal elkartearen eta bere Agalir Ediciones Solidarias argitaletxearen laguntza izan genuen, landuko dugun lehen liburua eman baitigute: El Pan de los Pobres, Manuel Pablos eta Maria Calzadarena.

Egoitzan egin genuen ekitaldian, aldamenean izan genituen Sentimientos de Cristaleko Iñaki Urdangarin eta Agurtzane Estrada, baita Villabonako Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Eneko Urdangarin ere, eta irakurketa errazaren kontu hori zer den azaldu ziguten, El Pan de los Pobres liburuaz hitz egin ziguten, eta gure egoiliarrei ekintza honetan erabiliko ditugun liburuak eman zizkieten.

Irakurketa errazaren oinarrian material eta eduki egokituak daude, adinaren, gaitzen baten, ikasteko arazo baten edo gertatu zaien gertaera baten ondorioz diferentzia funtzionalak dituzten eta ulermen arazoak edo irakurtzeko arazoak dituzten pertsonei zuzenduta. Lagun talde hori biztanleria osoaren %30 inguru da.

Irakurketa errazeko liburuak pertsona horiei irakurtzen eta ulertzen laguntzeko pentsatuta daude, egitura samur batean idatzitako testuekin, eta maketazioa bereziki zainduta, ilustrazioak erabilita, Liburutegi eta Instituzioen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (IFLA) ezarritako hainbat jarraibidetatik abiatuta. Horrekin, lagun horiek irakurketaz disfrutatzeaz gain, kulturarako sarbidea eta informatzeko eskubidea ere bermatzen dira.

Saioak prestakuntza berezia duen pertsona batek gidatzen ditu, eta ekintza dinamizatzen du eta askotan ikus-entzunezko osagarriak erabiltzen ditu. Duela gutxi, Aita Menniko langileak Euskadiko Irakurketa Errazak emandako mintegi batean aritu dira prestatzen, Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan.

Agurtzane Estradak eta Iñaki Urdangarinek hainbat liburu argitaratu dituzte euren argitaletxean, helduentzat zein haurrentzat, eta sentsibilitate berezia dute diferentzia funtzionalak dituzten edo gaixotasunen bat duten pertsonekiko, batez ere gaixotasun arraroak dituztenekiko. Gidatzen duten elkartea Sentimientos de Cristal da, eta arazo fisikoak dituzten zein arazorik ez duten pertsonen topagunea izan nahi du, elkarri babesa emateko, batez ere emozionala. Izan ere, askotan esaten dutenez, arazo emozionalek fisikoek baino gehiago mugatu dezakete.

Emozioz beterik dago El Pan de los Pobres, eta horietaz, hitz egiten, liburuez, istorioez eta hainbat kontuz hitz egiten di-da joan zitzaigun denbora, Iñaki, Agurtzane eta Enekoren konpainia atseginean: eskerrak ematen dizkiegu Egoitzara egin diguten bisitagatik. Itzuliko direla agindu zuten! Zain gauzkate!

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.