Aita Menniko profesionalek Gurutze Gorriarekin jardungo dute larrialdietan berehalako arreta psikologikoa emateko

Aita Menni Ospitaleak hitzarmena sinatu du Euskadiko Gurutze Gorriarekin, larrialdi egoera batean beharrezko interbentzio psikosozialetan erakunde horri laguntzeko. Hitzarmenak bi erakundeek elkartasunaren eta komunitatearentzako zerbitzuaren printzipioekin duten konpromisoa berresten du.
Gurutze Gorriko ikasleak Beasaingo EPSZn izan dira gaixotasun mentala ezagutzeko

Gurutze Gorriko idazkari autonomiko Xabier Manzano eta Aita Menni Ospitaleko gerente Mikel Tellaeche elkarri bostekoa ematen, hitzarmena itxiz.

Aita Menni Ospitaleak hitzarmen bat sinatu du Euskadiko Gurutze Gorriarekin, eta horren bitartez konpromisoa hartzen du Larrialdietan Interbentzio Psikosozialeko Berehalako Erantzun Taldeari laguntzeko (Interbentzio Psikosozialeko ERIE), gerta daitezkeen larrialdi egoeretan.

Hitzarmenaren ondorioz, hemendik aurrera, Aita Menniko profesionalek Gurutze Gorriarekin lankidetzan jardungo dute katastrofe edo larrialdi baten ondoren behar diren interbentzio psikosozialetan. Hitzarmenak urte bateko indarraldia du, luzagarria da, eta Aita Menni Ospitaleko zuzendari gerente Mikel Tellaechek eta Gurutze Gorriko idazkari autonomiko Xabier Manzanok  izenpetu dute. Dokumentuak Gurutze Gorriaren ea Aita Menni Ospitalearen arteko lankidetza koordinatzeko mekanismoak ezartzen ditu, Interbentzio Psikosozialeko ERIE proiektuaren barruan.

Aita Menniko profesionalek Gurutze Gorriarekin jardungo dute larrialdietan berehalako arreta psikologikoa emateko

Horrenbestez, ezarritako prozeduren bitartez, ahalbidetu egiten da Aita Menniko langileak Euskadiko Gurutze Gorriko Interbentzio Psikosozialeko ERIEren profiletan integratzea. Bi erakundeek erabaki dute hitzarmenaren jarraipena egiteko batzorde bat sortzea, jarduerak bultzatzeko eta koordinatzeko. Halaber, Interbentzio Psikosozialeko ERIEri buruzko doako prestakuntza bat ezarri da maila autonomikoan, Aita Menniren eskutik.

Orain dela hamarkada bat baino gehiago, Aita Menniko lehen sorospen psikologikoei buruzko adituek, Alfonso Saez de Ibarrak kasu, lankidetzan dihardute horrelako larrialdietako arreta ematen. Katastrofe natural, atentatu, eraso, bahituak dituzten lapurreta, laneko istripu larri, errepide istripu eta abarretan laguntza hori eskaintzeak erraztu egiten du prebentzioa, eta nozitu dituzten pertsonen erreakzio kognitibo-konduktualen eta emozionalen kudeaketa terapeutiko ezin hobean laguntzen du.