Adineko pertsona

Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek Durangaldeko Adinekoentzako Gimnasia Topaketan parte hartu dute

Gimnasia Topaketak

Ekainaren 20an Joxe Miel Barandiaran egoitzako erabiltzaile-talde batek Durangaldeko Mankomunitateak Zaldibarreko Olazar frontoian antolatu duen Adinekoentzako XVII. Gimnasia Topaketan parte hartu du.

Topaketan Elorrio, Durango, Zaldibar, Abadiño eta Iurretako zenbait taldetan aritzen diren 160 adineko parte hartu dute, eta amaieran adiskidetasuneko bazkari bat eta dantza egin dute.

Mirenek, gure egoitzako taldeko kideetako batek, asteburua, erakustaldiaren eta dantzaren ondoren, “oso nekatuta eta gihar-minarekin” amaitu duela esan du, baina oso pozik agertu da “urte osoan egindako lana erakustearekin”. “Erakustaldia oso ongi atera zen, baina oso urduri ere egon ginen”, adierazi du.

Gimnasia Topaketak

Gimnasia Topaketak