Juan Carlos Irizarren bira berria Oñatin estreinatu zen

Bere sorterrian egindako kontzertu batekin Juan Carlos Irizarrek kontzertuen bere bigarren bira solidarioa hasi zuen Oñatin, We are like you proiektuaren alde.
Oñatiko San Martin Egoitza kudeatzen hasi gara

Duela zenbait urtetatik Aita Menni Ospitaleko kolaboratzailea da, eta horrez gain, konpositorea eta zentroko Pazienteen abesbatzako zuzendaria ere bada, hala ere, laguntzen jarraitu nahi du, Liberian Ahizpa Ospitalarien osasun mentaleko programa abian jartzeko.

Hemen Santa Ana antzokian egindako errezitaldiaren argazkien lagin txiki bat ikus dezakegu. Horretan, Ganbara Txiki abesbatzak ere parte hartu zuen, eta beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu kideei. Juan Carlos Irizarrek topaketa honetaz baliatuz, Markel Irizar txirrindulariari omenaldia ere egin zion. Han, haren omenez egindako suite-a interpretatu eta partitura eman zion.

We are like you proiektuari laguntzeko antolatutako kontzertu guztietan bezala, ‘zerro lerro’ bat ireki zen Laboral Kutxaren kontu honetan: ES52 3035 0001 58 0010126592. Bestalde, merkatu txiki solidario bat ere antolatu zuten gure pazienteek egindako produktuekin. We are like you ekimenaren helburuak hauek dira:

–       Benedict Menni Health Center Osasun Zentroaren zerbitzuak berrirekitzea.

–       Laguntza psikologiko programak eskaintzea ebola duten pertsonentzat.

–       Gaixotasun mentala duten pazienteentzako susperraldi unitate bat abian jartzea.

–        Osasun mentaleko pazienteei arreta anbulatorioa ematea.

–       Gaixotasun mentala duten pazienteekin moldatzeko trebakuntza-programak abian jartzea.

Iaz Juan Carlos Irizarrek antzeko tourné batean parte hartu zuen. Bira berri honetan, oraindik datak finkatzeko badaude ere, jarduerak aurreikusita daude Arrasaten, Zestoan, Donostian, Irunen, Durangon, Bilbon eta Ugaon. Eta ziur asko aurrerago beste kontzertu batzuk antolatuko dira beste leku batzuetan.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Goienan argitaratutako bideo bat Juan Carlos Irizarren kontzertu solidarioei buruz.