Kirolaren Astea Anzaran EPSZn ospatu genuen

Kirolaren Astea Anzaran EPSZn ospatu genuen



Zubiriak, Kauldik eta Caverok egindako bisita dela eta, gure erabiltzaileak Diario Vasco egunkariko berri batean agertu ziren

Irungo EPSZn Kirolaren Astea ospatzen ari zela, astean zehar, diziplina desberdinetako hainbat kirolariren bisita izan genuen. Helburu argia zen: ariketa fisikoa sustatzea, osasun mentalean eta bizi-kalitatean ongizate-iturri garrantzitsu gisa.

Astelehenean Irungo CD Bidasoa taldeko Asier Zubiria, Kauldi Odriozola eta Iñaki Cavero jokalariak hurbildu ziren zentrora. Bisita horretan, hitzaldi alaia izateaz gain, gure erabiltzaileek prestatuta zituzten galdera guztiei erantzun zieten, horietako asko oso bestelakoak. Agurtu aurretik, kirolariek bisita itzultzeko eta entrenamendu bat ikusteko aukera eskaini ziguten.

Asteartean Aito piraguista ikusi genuen, Santiagotarrak Kirol Sozietatekoa, klubaren historia eta egiten dituzten modalitate desberdinak azaldu zizkigunak. Hitzaldia oso atsegina eta dibertigarria izan zen, eta hainbat galdera egiteko aukera izan genuen. Horrez gain, instalazioak ikusteko aukera eman zigun, eta ausartenei, kirol hori egiteko aukera.

Kirolaren Astea Anzaran EPSZn ospatu genuen

Asteazkenean Leke-enea Teknifikazio Zentrora joan ginen. Hor, solasaldi bat eta hainbat galderaren ondoren, mahai-tenisa egiteko aukera izan genuen. Klubeko kideek sinatutako elastiko bat ere eman ziguten han. Bide batez, egiten diren txapelketetara doan joan gaitezkeela esan ziguten.

Ostegunean Juanma Garate txirrindulari ohiarekin egon ginen.  Bere bisitak ez zuen huts egin.  Hitzaldiaren eta hainbat galderaren ondoren, Juanmak autografoak sinatu, argazkiak atera eta biserak oparitu zizkigun guztioi.

Ostiralean Plaiaundira joan ginen Txingudi Rugby Club taldea zuzenean ezagutzeko. Entrenatzailearen eta taldeko zenbait jokalariren hasierako azalpenaren ondoren, errugbiko zenbait pase egiten ibili ginen zelaian. Jokalariek ariketa fisikoa egitea gomendatu ziguten guztioi eta ariketa egiteak duen garrantzia nabarmendu zuten.

Kirolak diziplina, sakrifizioa, errespetua, helburu errealistak finkatzen, hobetzen erakusten digu. Kirolaren Astea oso esperientzia ona izan da, eta gainera, tresna terapeutiko, gizarteratzeko, normalizatzeko eta ongizaterako tresna gisa duen garrantziaz jabetu ahal izan gara. Zentrotik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten kirolari guztiek beraien konpromisoarengatik eta izandako harrera onarengatik. Eskerrik asko!!!

Kirolaren Astea Anzaran EPSZn ospatu genuen