Osasun mentala

Komunitateko gure etxebizitzetan bizi diren erabiltzaileak Urkiolarako ibilaldia egin dute

Irteera senideekin egondako oporretatik itzuli eta gero antolatu zen, udari amaiera emateko. Nola gozatu zuten ikusita, urtean zehar beste ibilaldi batzuk egitea pentsatu dugu.
Komunitateko gure etxebizitzetan bizi diren erabiltzaileak Urkiolarako ibilaldia egin dute

Joan de irailaren 7an komunitateko gure etxebizitzetako erabiltzaileek Urkiolara egindako ibilbide oso batez gozatu zuten. Irteera senideekin egondako oporretatik itzuli eta gero antolatu zen, udari amaiera emateko. Egun bereziki atsegina izan zen beraientzat, bi arrazoirengatik: lehenengoa, bistatu genituen lekuak ez zituztela ezagutzen da; bigarrena, denek elkarrekin egiten zuten lehen ibilaldia zela, Benidormeko oporrak alda batera utzita.

“Arrasatetik irten ginen Otxandiorako bidean, han, kafe bat hartu eta herrian izan ginen. Asko gustatu zitzaien. Gero autobus batek Urkiolaraino igo gintuen, eta han, santutegia bisitatu genuen.  Batzuek santuari senargaia eskatzekoa aprobetxatu zuten, tradizioak agintzen duen moduan harriari birak emanez. Gero, begiratokira paseatzen joan ginen eta eguna amaitzeko, paraje polit honen jatetxeetako batean bazkaltzen amaitu genuen”, gogoratu du Mª Carmen González bere lagunak.Aita Menni Ospitalean oso garrantzitsutzat jotzen dugu gaixorik dauden pertsonek bizi diren ingurunea ezagutzea eta integratzea. “Hori dela eta, irteera honetaz zenbat gozatu duten ikusita, etorkizuneko beste ibilaldi batzuk pentsatu ditugu dagoeneko. Urtean zehar egiten joango gara. Ziur denak atsegin handiz etortzen direla, joan gaitezkeen lekuei buruzko ideiak ere emango dituztelako”, esan digu gure monitoreak.

Komunitateko gure etxebizitzetan bizi diren erabiltzaileak Urkiolarako ibilaldia egin dute