Kalte zerebrala

Aita Menni Kirol Elkartea BBVA Lurralde Solidarioen III. edizioan hautatu dute

Aita Menni Kirol Elkartea BBVA Lurralde Solidarioen III. edizioan hautatu dute

JARDUNEAN ETA ERRETIRATUTA DAUDEN BANKUKO LANGILEEK GURE EKIMENEAN LAGUNDU DUTE.

 

Aita Menniko Kirol Elkartea BBVA Lurralde Solidarioen III. edizioan hautatu dute, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten erakundeari eta langileei.

Kirol egokitua inklusiboa da, eta alderdi guztietan da onuragarria:fisikoa, psikikoa, soziala eta abar. Horrez gain, kaltea duten pertsonentzat, haien senideentzat eta profesionalentzat elkartzeko leku suspergarria da. Bestalde, kirola egitea osasungarria da oso gaixoentzat. Zenbait ikerketen arabera, iktus batetik osatzen ari direnen artean jarduera fisikoa sustatzeak beste GHI izateko arriskua prebenitzen du. Izan ere, arrisku hori normalean handitu egiten da, errehabilitazio-aldian egon ohi den mugimendu gutxiko bizitzarengatik.

Aita Menni Kirol Elkarteko garuneko kaltea duen kirolariek erregulartasunez entrenatuko dute, eta zenbait lehiaketetan parte hartuko dute. Orain arte, Aita Menni Ospitalearen eta euren kontura izango dira jarduera honek sortzen dituen gastuak. Besteak beste, kirol-instalazioen errenta, begiraleen soldata, lekualdaketak, materiala eta bestelakoak oraindu behar dira. Hori dela eta, baian jartzeko, Aita Menni Kirol Elkartea osatzen dugun pertsonok ‘BBVA Lurralde Solidarioak’ ekimenean aurkeztu genuen proiektua.

Lurralde Solidarioak BBVAren Erantzukizun Korporatiboko sailaren ekimena da, eta hango langileek BBVAk bere Erantzukizun Korporatiboko planaren barruan zer proiekturi lagunduko dieten proposatu eta erabakitzen dute. Gure kasuan, gure proiektuaren amabitxia izan den ohiz kanpoko aliatua dugu:  Mª José Zabala, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu. ESKERRIK ASKO!!!

Federatzea eta lehiatzea

Kirola lagunekin egitea askoz eta dibertigarri eta integratzaileagoa da. ADAM proiektuaren barruan, besteak beste, boccia, igeriketa eta txirrindularitza egokitua izango ditugu, eta taldean eta erregulartasunez egingo dira. Gure elkarteko pertsonak federatu daitezke, eta antolatzen diren lehiaketa ofizialetan parte har dezakete.

boccia

Ariketa fisikoa egitea iktusa prebenitzeko neurrietako bat da. Iktusak edo garuneko hodietako istripuak ezintasunaren arrazoi nagusietako bat dira. 

 Laguntzeko beste modu bat

Kirol inklusiboa ezagutarazteko, eta, bide batez, dirua biltzeko, ADAM proiektuak bere kirolariek erabiltzen dituzten elastiko tekniko berak salgai ditu. Erosten badituzu, Liberiako (Afrika) osasun mentaleko “We are like You programan ere lagunduko duzu.

Agrupación Deportiva Aita Menni by Red Menni de Daño Cerebral

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.