Lehen online foroa ‘COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak’ lantzeko

Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Espainiako Ahizpa Ospitalariek antolatu dute online foro hau, Covid-19aren pandemiak osasun mentalean izango duen eragina aztertzeko. Webinar bat da, eta datorren asteazkenean izango da, hilak 17, 17:00etan.
Alde batetik, arretaren lehen lerroan egon diren profesionalengan, izan sanitarioak edo ez, eta pazienteengan izan duen eraginaz hitz egingo da, baita biztanleria osoari erreparatuta ere. Horretarako, Manuel Martin Carrasco doktorearen parte hartzea izango dugu; Espainiako Psikiatriako Elkarteko lehendakariordea da, eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zuzendari medikoa.
Beste aldetik, pandemiak gehien kolpatu duen kolektibo batean, adinekoengan, egon daitezkeen ondorioak aztertuko dira. Horretarako, Manel Sanchezek parte hartuko du; Espainiako Psikogeriatriako Elkarteko lehendakariordea da, eta Ahizpa Ospitalarien Martorelleko Sagrat Cor Ospitaleko zuzendariorde medikoa.
Eztabaidaren moderatzailea Francisco del Olmo izango da, Ciempozuelosko (Madril) San Miguel Klinikako eta Benito Menni Multzo Asistentzialeko zuzendari medikoa.
Ez galdu COVID 19ak osasun mentalean eragindako ondorioak aztertzeko Espainiako Ahizpa Ospitalariek antolatutako lehendabiziko online foro hau. Datorren asteazkenean, hilak 17, 17:00etan.