We Are Like You proiektuak bere jarduera memoria aurkeztu du

Arrasateko Ahizpa Ospitalarien Aita Menni Ospitaleak sustatutako “We are like yoy” proiektuak bere lehen jarduera-memoria aurkeztu du. Proiektuaren helburua da Liberian gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna duten emakumeei tratamendua ematea, eta memoria horren bidez 2014an bultzatu zuenetik jarduerak izan duen balantzea egin du.
We Are Like You proiektuak bere jarduera memoria aurkeztu du

Ahizpa Ospitalarien “We are like you” proiektua 2014. urtean sortu zen, Liberian (Afrika) osasun-instalazioak garatzeko beharrezkoak diren funtsak biltzeko. Horrela, gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna duten emakumeei tratamendu egokia ematen die.

Monroviako (Liberia) Saint Benedit Menni Osasun Zentroan lau urte lanean emanda, dagoeneko errealitate bihurtu da. Erronka orain zentroa mantentzeko finantzazioa lortzea da, tokiko erakundeek beren gain hartu arte.  

Proiektuaren lehen memoria honetan proiektuaren balantzea jasotzen da, sortu zenetik. Ahizpa Ospitalariek Liberian egindako lana eta “We are like you” proiektuarekin zerikusia duen guztia aurkeztu  dute: helburua, faseak, sariak, laguntzak, finantzazioa eta urteko aurrekontua. Memoria honetan proiektuari buruzko informazioa ematen zaie modu batera edo bestera proiektua errealitate bihurtzen lagundu duten erakunde publiko nahiz pribatu edo pertsona guztiei. Bestalde, memoria horrek oraindik bidea egiteko dagoela erakusten digu, eta edozein laguntza ongi hartuko dugula.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet laguntzen ari zareten guztioi.

Begiratu memoria proiektuaren web-orrian: http://www.wearelikeyou.org/