Adineko pertsona

Mendeko Pertsonen Arretarako ikasleak Durangoko Barandiaran Egoitzan izan ziren

Visita de alumnos de Atención a Dependientes a la Residencia de la Tercera Edad Barandiaran de Durango, Bizkaia

Joan den urtarrilaren 19an Iurretako Lanbide Ikastetxeko 1. eta 2. mailako ikasleak izan ziren Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adinekoen Egoitzan. Hain zuzen mendeko egoeran dauden pertsonen arretarako teknikarien Erdi Mailako Heziketa Zikloa egiten ari dira.

Bisitaren hasieran gure zentroa erakutsi genuen, gure eguneroko lanean giza balioek duten garrantzia nabarmenduz. Gero, Eguneko Zentrora joan ginen, eta hor, adinekoak, lan-taldetan banatuta, eguneroko jarduerak egiten ikusi zituzten ikasleek. Ondoren, Egoitzatik ibili ginen eta gure egoiliarren zainketarekin eta arretarekin zerikusia zuten gaiei buruz hitz egiten aritu ginen; baita ikasleek egindako galderei erantzun ere.