Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan ospitalak dituen egitasmoak txalotu ditu Maite Peña diputatuak

Mendekotasunean sakontzea eta zaintzaileen zaintza, Gizarte Politiketako Departamentuak eta Aita Menni Ospitalak izandako bileraren ardatz.
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan ospitalak dituen egitasmoak txalotu ditu Maite Peña diputatuak

Aita Menni ospitalarekin izandako lehen hartu-emanetik pozik  atera da Gizarte politikako diputatua. Maite Peñak  azpimarratu du elkarteak lan handia egiten duela menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko. 800 langile eta 1.400 erabiltzaile ditu elkarteak, horietatik gehienak  gaixotasun psikologiko bat eta tartean, kondukta arazo larriak dituztenak. Bileran hiru helburu argi finkatu dituzte: mendekotasuna duten pertsonen bizimodua errazte aldera euren etxebizitzetan teknologia txertatzea, zaintzaileak egoki prestatzea etaetxean artatu ezin diren pertsonei euren etxebizitzatik gertuen dagoen arreta eskeintzea.

Maite Peñak zahartzaro aktiboaren garrantzia azpimarratu du, esanez “hori sustatzea dela legealdi honetako helburuetako bat eta horretarako ahalegin berezia egingo duela departamentuak.” Zaintzaileen lana ere oso azalera atera nahi du Maite Peñak: “egiten duten lana oso garrantzitsua, ikustezina askotan. Zentzu horretan zaintzaileak ongi prestatuta egotea oso garrantzitsua da eta horretarako behar duten laguntza eskeini behar zaie.” Diputatuak txalotu egin du baita Aita Menni ospitalak mendekotasuna dutenen bizimodua errazte aldera teknologia baliatzeko ahalegina, eta horregatik aurreratu du epe laburrean bisita egingo duela ospitalak dituen instalazioetara, dituzten bitartekoak bertatik bertara ezagutzeako.

Bi aldeek,bai gizarte politikako departamentuak baita Aita Menni ospitalak ere, elkarlanerako prestutasun osoa erakutsi dute, elkarlanean arituko dira gipuzkoan mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko lanean.