Mª del Carmen Palacios doktorea da Aita Menni Ospitaleko zuzendari mediko berria

Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Aita Menni Ospitaleak María del Carmen Palacios doktorearen esku utzi du zuzendari mediko izatearen ardura. 15 urteko ibilbidea egin du laneko mutualitateen, osasun aseguruen eta ospitaleko arretaren arloko kudeaketa, zuzendaritza eta koordinazio lanetan.
Azken urteotan koordinazio eta zuzendaritza lanak egin ditu hainbat mutualitatetan: Ibermutuamur, Mutua Universal eta Grupo Sanitas. 2016. urteaz gero, eta harik eta Aita Menninera etorri arte, Santurtziko San Joan Jainkoarenaren Ospitaleko zuzendari kudeatzailea izan da.
Palacios doktorea Jaengoa da. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Laneko Medikuntzan espezializatuta dago, eta Osasunaren Arloko Goi Zuzendaritzako Masterra egin zuen Deusto Business Schoolen.