Adineko pertsona Osasun mentala

Nagusilanek ‘Zilarrezko haria’ izeneko doako telefono zenbakiaren berri eman dio Aita Menniri, adinekoei lagun egiteko

Telefonoa oso tresna erabilgarria da premia daukagunean harremanetan jartzeko.
900 713 771 zenbakiaren helburua da adineko pertsonek gogoz kontra izaten duten bakardadea pixka bat arintzea, daukaten isolamendua haustea, eta pertsona horiei entzute asertiboa, babesa eta orientazioa eskaintzea.
Nagusilanek 'Zilarrezko haria' izeneko doako telefono zenbakiaren berri eman dio Aita Menniri, adinekoei lagun egiteko
Miryam López Ansorena, José Luis Elosua y Enara Solabarría; trabajadora social, presidente y directora de Nagusilan, respectivamente.

Miryam Lopez Ansorena, Jose Luis Elosua eta Enara Solabarria; hurrenez hurren, gizarte langilea, Nagusilaneko lehendakaria eta Nagusilaneko zuzendaria. 

Irungo EPSZko erabiltzaileek adineko pertsonei laguntzen diete, Nagusilanek bultzatuta. Elkarte horretako boluntarioak gure ospitalera datoz, premia handiena dutenekin denboratxo bat igarotzera. Nagusilanek, bere jardunen bidez gure gailuetako batzuk sustatzen ditu…

Aita Menni Ospitaleak eta boluntarioen elkarteak denbora dezente daramate elkarrekin lanean hainbat proiektutan. Gainera, paperean ere jaso zuten elkarrekin duten lankidetza hertsi hori. Horrenbestez, gure profesionaletako askok eta askok ezin hobeto ezagutzen dute entitate honen egitekoa, zeina 1995ean Donostian sortu baitzuten 14 pertsona gogotsuk, eta gaur egun Euskadi osoan ez ezik, Madrilen, Nafarroan eta Granadan ere ordezkaritzak dituen. Soilik Gipuzkoan 850 boluntario ditu, eta urtean 146.000 boluntariotza ordu eskaintzen ditu.  

Telefono bidezko poztasuna 

Alabaina, Aita Menniko pertsona guztiek ez dute ezagutzen Zilarrezko haria ekimena. Nagusilanek lagun egiteko sortutako doako telefono zenbaki horri buruz hitz egitera joan ziren Arrasatera Nagusilaneko lehendakari Jose Luis Elosua, Nagusilaneko zuzendari Enara Solabarria eta zerbitzuaren arduraduna den Miryam Lopez Ansorena gizarte langilea.

Nagusilanek 'Zilarrezko haria' izeneko doako telefono zenbakiaren berri eman dio Aita Menniri, adinekoei lagun egiteko

“Gogoz kontrako bakardadea hor dago, geroz eta ugariagoa da, eta premia horri erantzun beharra” dagoela ziur daude. Euren ustez, erantzunak ez du soilik etorri behar zerbitzu publikoetatik, baizik eta baita komunitatetik ere. Horregatik, Nagusilaneko ordezkariek adierazi zuten nola trebatzen dituzten entzute asertiboaren arloan 20 boluntarioak, eta zeinen onuragarria den aldian behingo elkarrizketa bat 900 7130 771 telefono zenbakira deitzea erabakitzen dutenentzat. 

“Konfiantzazkoak gara. Telefonoa, berriz, doakoa, eta maiztasuna bakoitzak erabaki dezake. Hitzartutako orduan deitzen digute guri, hala geuk haiei”, nabarmendu zuen Enara Solabarriak. Pertsona batek Zilarrezko haria zerbitzua eskatzen badu, esan nahi du bakarrik dagoela, eta hori oso gogorra da. “Are gehiago geurea bezalako kultura batean, ez baitzaigu batere gustatzen gure ahuldadeak agerian uztea”, gogorarazi zuen Jose Luis Elosuak. 

Traba hori gainditu ondoren (batzuetan, Nagusilanek berak ematen du lehenengo pausoa, oinarrizko gizarte zerbitzuek hala eskatuta, aurretik pertsonari galdetu baitiote ea hitz egin nahiko ote zukeen), “poza” iristen hasten da bakarrik dauden pertsonen etxebizitzetara, eta baita hirugarren adinekoentzako egoitzetara ere. Izan ere, ‘bakarrik’ esateak ez du esan nahi espresuki bakarrik bizi direnik, baizik eta bakarrik sentitzen direla, denbora asko igarotzen dutelako euren gogoeten berri inori eman gabe. “Horrek asko laguntzen du barrua husten. Batzuek urteak daramatzate astero pertsona berberarekin hizketan. Urtebetetzeetan elkar zoriontzen dute, eta ezagutzen dituzte batak bestearen kezkak, minak… Askotan, gainera, adiskidetasuna ere sortzen da euren artean. Ez baita gauza bera norbait soldatapean egotea zurekin edo hala nahi duelako egotea, nahiz eta telefono bidez izan”, aipatu zuen elkarteko zuzendariak. 

Eta Nagusilaneko telefonoa oso urrun iristen da. Arreta zerbitzua eskaintzen duten boluntarioek Espainia osotik jasotzen dituzte deiak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Horiek ere adineko pertsonak dira: “aktiboak, laguntzeko prest daudenak, eta zezenketen aurka egonagatik, zezenak gustuko dituen batekin hitz egiteko gai direnak”, bota zuen, adibide erreal moduan, Enara Solabarriak. 

Zilarrezko hari horrek erreferentzia egiten die adinarekin buruan ageri diren ile urdinei. Nagusilanek 2000. urte inguruan sortu zuen ekimena, eta oso tresna baliagarria da landa eremuetan edo irisgarritasun eskaseko etxebizitzetan bizi diren pertsonen bakardadea arintzeko, bai eta fisikoki norbaitekin egoteari uko egiten dioten pertsonen bakardadea arintzeko ere. 

Nagusilanek 'Zilarrezko haria' izeneko doako telefono zenbakiaren berri eman dio Aita Menniri, adinekoei lagun egiteko

Lankidetza urrunago eramatea

“Ezinbestean egin behar zaio aurre ‘bakardadearen tsunamiari’. Nahiz eta oso zaila den jendearen etxebizitzetan sartzea, eta nahiz eta zinez zaila den norbanakoarentzat bakarrik dagoela aitortzea, gaur egungo familiak gero eta txikiagoak direnez eta sakabanatuagoak daudenez, komunitateari ateak ireki eta konpromisoa hartzea beste erremediorik ez dugu”, azpimarratu zuen Elosuak, zeinek 83 urterekin, Nagusilan bultzatzen jarraitzen duen. Oholtzatik, saioan bildu ziren Aita Menniko profesionalei esan zien parte hartzeko boluntariotza jardueretan, eta erretiroa hartu ondoren, egiteko Nagusilaneko boluntario. 

Hizlarien gogoberotasun kutsakorra zela tarteko, jendartean interesa sumatzen zen, galderak izan ziren, eta onarpen aurpegiak zein txaloak entzun ziren. Eskerrik asko!