Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Idazleak:
– Macarena Aspiunza, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko arduraduna
– Selene Vélez, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko terapeuta okupazionala
– Fuensanta Mesa, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko begiralea
Orain dela hiru urte, Aita Menni Ospitaleak Ereiaro Proiektu abiarazi zuen, Ekoudalatx produktu ekologikoen enpresarekin batera. Proiektuaren emaitza izan dira laneratze aurreko hainbat tailer okupazional, hala nola: ‘Baratzezaintza ekologikoaren tailerra‘ eta ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra‘. Orain, urteak igaro eta gero, alderdi guztietan agertzen diren emaitzak ikusten dira, eta funtsezko tresna bihurtu dira gaixotasun mentala duten pertsonengan garunaren funtzio exekutiboak erabili behar diren zereginetan trebatzeko edo prestatzeko. Berez, hori da tailerraren helburuetako bat.
Gaixotasun mentala eta funtzio exekutiboak
90eko hamarkadatik aurrera, eskizofreniaren eta psikosiaren nahasmendu kognitiboei buruzko ikerketa nabarmen hazi da. Aipagarria da psikosi eta eskizofreniako defizit neurokognitiboen aldakortasuna oso-oso zabala dela, eta alde handiak daudela pertsona batzuetatik besteetara.
Aldakortasun horretatik abiatuta, egiten duguna –funtzio exekutiboak– planifikatu, gauzatu eta ebaluatzeko daukagun ahalmena ere aldatu egin daiteke gaixotasun mental larri baten diagnostikoa agertzen denean, eta arazo handiagoak edo txikiagoak eragin ditzake egunerokoan funtzionatzeko orduan.
Gaixotasun mentala duten pertsonengan funtzionalitate hori galtzearekin/murriztearekin batera narriadura kognitiboa agertu ohi da, eta, egoera horretan, garunaren goi mailako funtzio exekutiboei pertsonaren narriadura globala lotzen zaie.
Gaur egun, funtzio exekutiboek gaixotasun mentala duen pertsonaren funtzionamendu psikosozialaren maila iragartzen dutela jotzen da.
Funtzio exekutiboak
Pentsa dezakegun egin dugun, egiten ari garen edo egin behar dugun gauzaren batean. Adibidez, artikulu hau idazten ari naiz; hitzaldi bateko hizlariari edo eskolako irakasleari arreta jartzen ari naiz; erostera irten behar dut denda itxi baino lehenago. Gauza errazak ematen dute, baina ekintza horietako bakoitzak maila handiko prozesu kognitibo batzuk behar ditu, zeregin bakoitza gauzatu ahal izateko.
Prozesu horiei funtzio exekutibo esaten zaie, eta, horiei esker, gai gara egunerokotasunean xede jakin batekin jarduteko.
Horrenbestez, funtzio exekutiboak hainbat trebetasun eta prozesu kognitibo dira, zeinek ahalbidetzen diguten ingurunera ondo egokitzea eta arazoak bideratzea, eskuragarri ditugun informazioak integratuz.Horiek esker portaera propositiboak egin ditzakegu. Oro har, esan daiteke jarduera mentala eta baliabide kognitiboak kontrolatu eta autorregulatzeaz arduratzen direla, hainbat alderditan parte hartuz, horien artean egonik motibazioa edo morala, eta, gainera, informazioa prozesatzen eta portaera kontrolatzen esku hartzen dute.
Trebetasun horiek ez dira guztiz jaiotzetikoak, aitzitik, pertsonen bizitza eta garapen ziklo osoan zehar barneratu eta garatzen dira. Berez, horietako batzuk garunaren heldutasunari lotuta daude. Era berean, zahartu ahala edo arazo neurologikoak agertzen direnean, indarra galtzeko joera dute.
Esan dugunez, gure biziraupen eta egokitzapenerako oso baliagarriak diren hainbat trebetasun eta prozesu hartzen ditugu funtzio exekutibotzat. Baina, zeintzuk dira? Funtzio nagusi eta garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:
Ondo begiratuta, denak dira beharrezkoak ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerreko’ azpizereginak garatzeko.
‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra’ eta funtzio exekutiboak
Nola eragin dezakegu funtzio exekutiboetan ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerretik’? Tailerreko azpizeregin bakoitza funtzio exekutibo bakoitzetik aztertuz. Ikus ditzagun zein diren eta nola jarduten duten.
o Udaberri-uda: Udaberrian landarea ernetzen hasten da, gehiago ureztatu behar da, eta belar txarrak kentzen dira. Udan izpilikua, bateko eta besteko mendak, berbena limoiusaina, mota belarra, salbia, belar bedeinkatua, bortusaia, perrexila, oreganoa, melisa eta albaka biltzen hasten dira. Lan horrek uztail, abuztu, irail eta urriko zati handi bat hartzen du.
Denbora tarte horretan, barruko lana ere hasten da, produktua merkaturatzen dugun arte. Ondoren landaren bakoitzaren sortak egiten dira, eta lehortzen uzten dira lehortegian. Lehortu eta gero aletu egiten dira. Saltzeko zorroetan sartu dira, pisatu eta etiketa jartzen da.
o Udazken-negua: urteko garai horretan jarduera gehienbat landare bakoitzaren kimaketa izango da, batez ere izpilikuari dagokionez, udak eder agertu dadin, bere usain gozoarekin eta kolore lila eta moreekin. Neguan mantentze lanak egiten dira, eta landareak zaintzen dira kontrako klimatologiari aurre egiteko.
Lorategi terapeutiko eder bat
Sortu eta hiru urteren buruan, hasieran lursail txikitxo bat zena lorategi terapeutiko eder bihurtu da, eta bere lurrin eta koloreekin inbaditzen gaitu. Leku zoragarri bat, non landare aromatikoak, sukaldaritzakoak eta sendabelarrak ezagutuz paseatu daiteken.
Egunero, Egonaldi Luzeko B Unitateko 15 lagunek parte hartzen duten tailerrean (Arantzazu arloa 1 eta 2). Horietako batzuk berotegi barruko gunean zein kanpoko baratzeetan aritzen dira ordu eta erdi batez; beste batzuek barruko lanetan lan egiten dute, esaterako, lehortzen, zorroetan sartzen edo etiketa jartzen. Hilean larunbat batez Arrasateko azokan merkaturatzen ditugu gure landareak. Prozesu guztia Fuensanta Mesa begiraleak zuzentzen du.
“Pixkana-pixkana landareen aldaerak ezagutzen joan gara, itxuragatik, koloreagatik eta aromagatik.Zertarako erabiltzen diren eta zertarako diren mesedegarriak azaldu diezazuekegu.Urtaroak igaro ahala, gure lanak aldatu egiten dira, eta horrek laguntzen digu planifikatzen urteko sasoi bakoitzean zer egin behar dugun”, esaten digu tailerreko parte hartzaile batek. Izan ere, produkzio lanen sekuentzia hori guztia, landarea berotegian edo lurrean sartzen denetik azokara iristen den arte, tresna ezin hobea da funtzio exekutiboak sustatzeko eta entrenatzeko.