Aita Menni XXI. mendean

XX. mendearen azken hamarkadan helburu argiari lotu zion: zerbitzuak dibertsifikatzea, ospitaletik kanpo artatzea eta herritarren bizilekuetarako gailu txikiak hurbiltzea. Antzinako ospitale psikiatrikoak balio anitzeko ospitale bat izan nahi zuen, nahasmendu psikiatrikoak eta garuneko bestelako arazo kronikoak zituzten pertsonen osasun-arazo berriez arduratzeko.  Helburua zainketek jarraitutasuna izatea zenez, antzinako osasun-etxearen harresiak gainditu behar zituen, eguneko zentro, kanpo-kontsulta edo etxeko arreta moduan aritzeko aukera eskaintzeko.

Arrasateko Aita Menni Ospitalea

Hortik aurrera proiektuak ez zituen Osasun Sailak bakarrik finantzatzen. Foru aldundiak ere erakunde garrantzitsu bihurtu ziren Gizarte Zerbitzuen bidez, mendeko pertsonak edo osasun-arazo kronikoak zituzten pertsonak artatzeko baliabideak garatzeko. Laneko istripuen mutuak, automobilen aseguru-etxeak, paziente pribatua, Eusko Jaurlaritzako Barne Saila, Hezkuntza Saila eta Osakidetza bera ospitalearen bezero egin ziren.

Horrela, mendeko adinekoen arreta, hartutako garuneko kaltea duten pertsonak, nahasmendu psikiatriko larriak, jokabidearen nahasketak dituen desgaitasun intelektuala, legezko psikiatria eta laneko osasunean aplikatutako arreta psikiatrikoa izan dira ospitalearen jarduera nagusiak XXI. mendearen lehen hamarkadan. Txostenetan zerbitzuen eta baliabide moten araberako jarduera jasotzen da, eta web-orrian jarduera-arlo horietako bakoitza xehetasunez deskribatzen da.

Entrada al Hospital Aita Menni de Arrasate / Mondragón