Osasun mentaleko errehabilitazio proiektu berritzailea: baratzezaintza terapeutikoa eta okupazionala

Nekazaritza ekologikoko mintegi bat sortzea gaixotasun mentala duten pazienteak gizarteratzeko eta laneratzeko. Inaugurazioan izan dira Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako sailburu Beatriz Artolozabal; Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako diputatu Maite Peña, eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena.
Osasun mentaleko errehabilitazio proiektu berritzailea Aita Menni Ospitalean: baratzezaintza terapeutikoa eta okupazionala

Aita Menni Ospitaleak baratzezaintza terapuetiko eta okupazionaleko proiektu bat abiarazi du eta, horretarako, nekazaritza ekologikoko mintegi bat eta berotegi bat eraiki dira Arrasateko instalazioetan (Gipuzkoa). Egitasmoaren helburua da gaixotasun mentala duten pazienteek euren errehabilitazio prozesua osatu ahal izan dezaten, nekazaritza ekologikoaren bitartez, gizarte zein lan ingurunean integratu ahal izateko jarrerak garatzea bultzatuz. 

Proiektuaren izena “Ereiaro” da, eta baratzezaintza ekologikoko tailer terapeutiko eta okupazionala da; bertan, nekazaritzako jarduera garatuko da, osasun zentroan garatzen diren ekintza, terapia eta tailer okupazionalen programaren esparruaren barruan. Tailerrak pazienteak trebatzeko eta prestatzeko gunea izan nahi du, terapeutikoki aurrera egiteko eta, aldi berean, trebetasun sozialak eta profesionalak garatzeko, komunitatera itzuli ahal izan daitezen. 

Tailerra gaur arratsaldean inauguratu dute Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako sailburu Beatriz Artolozabalek; Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako diputatu Maite Peñak, eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak. Inaugurazio ekitaldian izan dira halaber Aita Menni Ospitaleko Zuzendaritza, pazienteak eta zentroko langileak. 

Osasun mentaleko errehabilitazio proiektu berritzailea: baratzezaintza terapeutikoa eta okupazionala

Era berean, Ekoudalatx enpresako arduradunak ere bertaratu dira; enpresa horrek barazki, landare aromatiko, sukaldaritzako landare, lore eta fruitu txikiko landare ekologikoak ekoizten ditu, eta Aita Menniri aholkua eta laguntza eman dio proiektua garatu eta martxan jartzeko. Ekoudalatx proiektuaren parte funtsezkoa da, terapeutak aholkatu eta prestatzen baititu jarduera egoki garatu dezaten, eta gainera, mintegia eta biltegia ere instalatu ditu.

PROIEKTUA

Egitasmoa garatzeko espazioa Aita Menni Ospitaleko lorategietan kokatu da, eta bertan jarri da martxan instalazioa, osagai hauekin: lorategi terapeutikoa, landare aromatikoak, mintegi bat eta berotegi bat (baratzearen gunea), lorategi gunea, konpostatzeko gunea eta mintegian esperimentatzeko gunea. 

Pazienteek ekoizpen prozesu osoan parte hartuko dute, ereitetik produktua salgai jarri arte, euren ahalmenen arabera. Zehazki, pazienteek egingo dituzten lanak honako hauek dira: hazitegi ekologikoko hazien manipulazioa, ereitea eta lantzea; hazitegi ekologikoa lortzeko eta ereiteko teknikak garatzea; eta hainbat substratu, konpost eta ongarri sortzea. Pazienteek landare aromatikoak eta loreak ereiten eta lantzen ikasiko dute.  

Horretarako, alaera bakoitzaren oinarrizko beharrak eta zainketak ezagutuko dituzte, baita ere gaixotasunak eta zainketak ere. Halaber, gune komertzial bat prestatu da pazienteek euren produktuak komertzializatzen eta egon daitezkeen erosleekin harremanetan jartzen ikasteko. Era berean, aukera izango dute euren ekoizpenak tokiko azoka eta ferietan saltzeko. 

Osasun mentaleko errehabilitazio proiektu berritzailea: baratzezaintza terapeutikoa eta okupazionala

Proiektuaren arduradun Macarena Aspiunzak, zeina era berean Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko arduraduna den, inaugurazio ekitaldian azpimarratu duenez, xedea da “gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonen gaitasunak garatzea osatu ahal izan daitezen, eta, ahal den kasuetan, gizarteratzeko eta laneratzeko”. 

2014ko azaroan, Aita Menni Ospitalea baratzezaintza erabiltzen hasi zen bere tailerretan, eta orain beste urrats bat egin du.  Egitasmoa gauzatzeko, Aita Mennik Akoudalatxen mintegia dauka. “Tailerra egiteko Ekoudalatxen laguntza behar genuen, proiektua martxan jartzen eta garatzen laguntzeko, enpresa zeregin horretara baino ez baita dedikatzen”, azaldu du Macarena Aspiunzak. “Lankidetza horren emaitza moduan, orain dela urte bat proiektu bat abiarazteko aukera planteatu genuen, mintegiko produkzio eta produktu ekologikoa  eta gaixotasun mentala duten pertsonen errehabilitazioa konbinatzeko; horrela sortu zen Ereiaro”, nabarmendu du Aspiunzak.

FOTOGALERÍA DIARIO VASCO

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Bideo: Goiena