Osasun mentala

Osasun ministroa eta GKE-aren arduraduna liberian, osasun mentaleko unitatearen inaugurazioan

Joan den abenduaren 2an inauguratu zen ofizialki Emakumeentzako Osasun Mentaleko Unitatea, We Are Like You proiektuaren barruan, nahiz eta dagoeneko bi aste zeraman hainbat paziente artatzen.
Arreta sanitarioko programa Liberiako Osasun Ministerioaren osasun mentaleko programen barruan kokatzen da, “Benedict Menni Step Down Unit” izenarekin, eta Osasunaren Mundu Erakundearen errekonozimendua dauka.
Osasun ministroa eta GKE-aren arduraduna liberian

Ekitaldia Monroviako Elizbarrutiko artzapezpiku Mons. Lewis J. Zeiglerrek presiditutako eukaristia batekin hasi zen.

Mons. Lewis Zeigler

Inaugurazio ofizialaren ekitaldira joan ziren Osasun ministro Bernice T. Dahn doktorea; Osasun ministrorde Samson K. Arzoaquoi; Liberiako EMEko ordezkari Alex Gasasira doktorea; National Catholic Health Councileko (NCHC) zuzendari Barbara Brilliant ahizpaBegoña Perez ahizpa, Ahizpa Ospitalarien Ingalaterrako Probintziako ahizpa nagusia, Liberia horren kide baita; Mary Broplek, NCHCko Osasun Mentaleko Programen zuzendari exekutiboa; Yan Gausi andrea, NCHC Osasuneko koordinatzailea; Janice Cooper doktorea, Carter Center Foundationeko zuzendaria; eta Mikel Tellaeche, Benedict Menni Centerreko Osasun Programen zuzendaria.

Bernice T. Dahn Osasun ministroak Ministerioaren lana nabarmendu zuen herrialde osoan osasun mentaleko programak garatzeko, eta landu gabeko ikasgai hori lantzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta zorionak eman zizkien Ahizpa Ospitalariei beraien ekimenagatik. Ministerioaren eta NCHCren artean sinatutako akordioa azaldu zuen, zeinean Osasun Mentaleko Unitatearen lankidetza arautzen den bi ospitalerentzat, Grant eta Benedict Menni; bertan, 2 gizarte langile eta 2 profesional sanitario sartu dira Ministerioaren kargu.

Osasun ministroa eta GKE-aren arduraduna liberian, osasun mentaleko unitatearen inaugurazioan

Bernice T. Dahn, Liberiako Osasun ministroa

Mintzaldi guztietan aipatu zen proiektuaren garrantzia, zeina lankide publiko-pribatuaren eredu bat, gaixotasun mentala duten pertsonen mesedetan. Barbara Brilliant ahizpak azaldu zuen errealitate hori denon lankidetzarekin baino ez dela posible izan, bakoitza bere gaitasunak eta bitartekoak emanez proiektua errealitate bihurtzeko. Aipamenetan ez zituen ahaztu Arrasateko Aita Menni Ospitalearen bitartez parte hartzen duten babesleak.

Begoña Perez ahizpa pozik agertu zen unitate berriarengatik, eta Kongregazioaren hastapenak gogorarazten dituela esan zuen. Eskerrak eman zizkien Monroviako Komunitateari, Ahizpa Nagusiari eta Arrasateko Komunitateari eta bere gerente Mikel Tellaecheri, boluntarioei eta babesleei, ametsa errealitate bihurtu delako.

Osasun ministroa eta GKE-aren arduraduna liberian, osasun mentaleko unitatearen inaugurazioan

Begoña Perez ahizpa

Mikel Tellaechek ere eskerrak eman zituen boluntario guztien inplikazioagatik eta babesleen laguntzengatik, eta aitormen hitzak izan zituen bost pertsonarentzat, Marta Menendez eta Cecilia Álvarez, Florence ahizpa, Colette ahizpa eta Inca ahizpa, eta bertan zirenei esan zien horiek beren alaba edo ahizpak balira bezala babesteko eta lan humanitario horretan laguntzeko.

Osasun ministroa eta GKE-aren arduraduna liberian, osasun mentaleko unitatearen inaugurazioan

Mikel Tellaeche

Ondoren, pazienteek antzerki lan labur bat egin zuten Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren hasierari buruz. Antzezlanak txalo ugari jaso zituen eta sorpresa atsegina izan zen bertaratuentzat, Grant Ospitaletik etorritako pazienteen eboluzioa ikusi baitzuten. Ondoren, Emanda B musikari eta terapeutarekin prestatu zuten abesti bat interpretatu zuten.

OMEko ordezkari Alex Gasasira doktoreak poztasuna adierazi zuen pazienteek Zentroan 2 aste eman eta gero izan duten eboluzioagatik, eta egiaztatu zuen gaixotasun mentala lantzeko eredu honek bere aitortza izango duela; gainera, konbentziturik agertu zen OMEk laguntzen jarraituko duela.

Gehiago irakurri