Osasuneko sailburua Legezko Psikiatria Unitatean izango da

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua, Jon Darpón, Arrasaten dagoen Aita Menni Ospitaleko Legezko Psikiatria Unitatean izan da. Euskal osasun zentroko zuzendariekin egon da. Aita Menni Ospitaleko zuzendariak, Mikel Tellaechek, instalazioak handitzea aurreikusita dagoela esan du, eta datorren urtean paziente kopurua bikoiztuko dela. “Gaur egun, 10 paziente har ditzake eta 2016. urtean 20 hartzea espero dugu. Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pazienteak hartu nahi ditugu”, esan du.
Osasuneko sailburua Legezko Psikiatria Unitatean izango da

Unitatea hiru erakunderen arteko lankidetzari esker sortu zen: Osasun Sailaren, Justizia Sailaren eta Aita Menni Ospitalearen artekoari esker hain zuzen. Beren gaixotasun psikiatrikoa dela eta egindako jardueren ondorioz prozesu judizialetan dauden gaixo mentalak artatzen dituen Estatuko lehen Psikiatria Unitatea da. 

Azpiegitura -Legezko Psikiatria Unitatea- 2013ko azaroaren inauguratu zuten eta bere xedea gaixotasun mental larria duten eta ordenamendu judizial baten ondorioz segurtasun handiko Psikiatria Unitate batean artatu behar dituzten pertsonak artatzea da. 

Zentrora egindako bisitan Jon Darpón Osasuneko sailburuak Aita Menni moduko erakundeek gaixotasun mentalen zama handiaren kontra egindako borroka luzea nabarmendu du; hain zuzen, haren estigmatizazioaren kontra egindakoa.  Azken hamarkadetan asko aurreratu badugu ere, oraindik bide luzea dugula egiteko adierazi zuen, eta Aita Menniko legezko psikiatria-unitate berri honen moduko zentroak irekitzea norabide onean doan urrats garrantzitsua dela. 

Sailburuak Euskadi berriro abangoardian kokatu dela esan du, eta kasu honetan, “gizakiaren duintasunaren abangoardian” kokatu dela nabarmendu du. “Batetik, delituren bat egin arren nahasmendu mentala izateagatik kondenatu ezin dituzten pertsonek segurtasun-neurriak betetzen dituztelako Euskadiko psikiatria zentro publikoetan; gainerako Estatuan, berriz, egoera berean dauden 10 pertsonetatik 9 espetxeetan daude, eta leku horiek ez dira egokiak beraien egoera mentalera egokitutako tratamendu bat egiteko.  Bestetik, gure erkidegoak lankidetza-zerbitzu bat duelako Justiziarekin espetxe arloan, Estatuan bakarra dena eta epailetzaren eta laguntza-zerbitzuen artean bitarteko moduan aritzen dena. Ez du igarotze hori bideratzen bakarrik; pertsonen baldintzak, segurtasun-neurriak betez, egokienak izan daitezen ere arduratzen da”.

Osasuneko sailburua Legezko Psikiatria Unitatean izango da

Bestalde, Legezko Psikiatria Unitateko zuzendariak, Iñaki Madariagak, zentroa normaltasunez aritu dela eta guztira 22 paziente artatu dituela azaldu du. Aita Menni Ospitaleko zuzendariak, Mikel Tellaechek, instalazioak handitzea aurreikusita dagoela esan du, eta datorren urtean paziente kopurua bikoiztuko dela. “Gaur egun, 10 paziente har ditzake eta 2016. urtean 20 hartzea espero dugu. Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pazienteak hartu nahi ditugu“, esan du. 

UNITATEAK ESKAINTZEN DUEN ‘PLUSA’  

Mota honetako gaixo mentalek berariazko arreta-elementuak behar dituzte segurtasunaren esparruan. Unitate honen eta ospitale psikiatrikoen artean dagoen desberdintasuna da unitateak instalazio psikiatrikoa eskaintzen duela, segurtasun handiko elementuekin gaixo mentalen arretan. Horrez gain, laguntzeko joera argia du.“Unitate honek eskaintzen duen ‘plusa’ da laguntzeko joera argia duen Psikiatria Zerbitzua ematen duela, eta aldi berean, pazienteak artatzeko aukera ematen duten segurtasun neurriak dituela”.  Aita Menni Ospitaleko Legezko Psikiatria Unitateak guztira 882 metro karratu ditu, honela antolatuta: hamar banako gela, bi erabilera anitzeko egongela, bulegoak langileentzat, office-sukaldea, jantokia eta kanpoko patio bat.

Instalazioak paziente hauen eta artatzen dituzten pertsonen segurtasunari erantzuna emateko sortu dira. Funtsean beraien burua lesionatzea, erasotzea eta ihes egiteko ahaleginak saihestea da helburua.  Altzariak, erasotzeko eta nork bere burua lesionatzeko tresnak gisa ez erabiltzeko diseinatuta daude.  Gelan ez dago inolako mekanismorik, ez eta desmuntatu daitekeen edo ertzak dituen elementurik, segurtasuna babesteko. 

Osasuneko sailburua Legezko Psikiatria Unitatean izango da

INSTALAZIOAK

Unitateak 55 bideokamera ditu (gauez ikustekoak ere bai), Kontrol Nagusiko postuan monitorizatuta daudenak.  Barnean, geletan, egongelan, korridoreetan, jantokian, nahiz kanpoan, ez dago puntu itsurik.  Horrez gain, gehienak eremu garbiak dira, langileek zer gertatzen ari den bisualki kontrola dezaten.

Legezko Psikiatria Unitateko sarrera eta irteera ospitaleko gainerako instalazioetatik kanpo daude.  Kontrol Zentroa ekintza bandalikoen kontrako kristalak ditu (8 mm-ko bi aurpegi), eta hortik klimatizazio-instalazioak, argiak, megafonia eta pazienteekin dagoen komunikazioa kontrolatzen dira.