Ospitaleko balioetan trebatzeko X. eta XI. Topaketak

Lurdesera erromes gisa joan ziren pazienteen taldeak argizaria piztu eta Aita Menniko familia guztiaren alde eskatu zuen.
Ospitaleko balioetan trebatzeko X. eta XI. Topaketak

Azken urteetan ohikoa izaten ari den moduan, udaberri honetan Aita Menni Ospitaleak Lurdeserako erromesaldi diozesiarrean parte hartu zuen berriro ere, Gipuzkoako 700 pertsona ingururekin batera. Horien artean zeuden Donostiako elizbarrutiko apezpikua eta bikarioa, Jose Ignacio Munilla eta Juan Kruz Mendizabal hurrenez hurren.

Egoitz Zabala, Pastoraltza zerbitzuko burua, AMHko ordezkari moduan joan zen, eta harekin batera zenbait unitatetako 15 paziente joan ziren. Lurdesen antolatutako ekitaldi erlijiosoetara joan ziren denak. Horrez gain, argizari bat piztu eta familia ospitalaria babestea eskatu zioten Ama Birjinari. Eguraldi oso ona egin zuen eta ongi pasatzeaz gain Lurdesko herria bisitatu ere egin zuten.

Ospitaleko balioetan trebatzeko X. eta XI. Topaketak

Bestalde, AMHko zenbait zentrotako laguntzaile-talde handi batek ospitaleko balioetan trebatzeko X. eta XI. topaketetan parte hartu zuen, gure Erakundearen nortasunaren funtsezko elementua dena. Iaz egin zuten moduan, Leire Gonzálezek eta Nora Ibarrak aita Benito Menniren legatu ospitalarioan barne dauden balioak gogorarazi zizkieten parte-hartzaileei, laguntza-ereduan oinarrituta dagoena, kudeaketa-eredua, profesionalekiko harremanaren garrantzia eta gizartearekin elkarrizketatzea.

Hauek dira bi jardunaldietan parte hartu zuten pertsonetako batzuk: ahizpa Montse Esparza, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien Komunitateko nagusia; Egoitz Zabala, Pastoraltza Zerbitzuko burua eta José Ezkerra, psikologoa eta Bilbo eta Durangoko Txurdinagabarriko egoitzetako zuzendaria. Jose Ezkerrak tailerreko dinamizatzaile moduan emandako laguntzarekin, denboraren zati bat San Benito Mennik idatzitako gutunetan bildutako ospitaleko balioek ekartzen duten laguntza-jardueraren eragina aztertu eta azaldu zuen.