Osasun mentala

Patxi Vila txirrindulari ohia Irungo EPSZn izan da

Gaur egun, Alemaniako Bora-Hansgrohe taldeko kirol-zuzendaria da. Izugarri gozatu genuen bere apaltasunez, sinpatiaz eta hurbiltasunez, eta igortzen joan zen mezu positibo guztiez.
Patxi Vila txirrindulari ohia Irungo EPSZn izan da

Patxi Vila Berako txirrindulari ohi ezaguna da. iBanesto taldean hasi zen profesional moduan, eta gero Lampre italiar taldera pasa zen. Hainbat txirrindularitza-lasterketan ibili da, horien artean 3 handiak: Espainiako itzulia, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa.  2006. urtean 9. postuan sailkatu zen Giroan.

Txirrindularitza utzita 2 urte egon zen lanean Spezialiced-erako eta gero Tinkoff taldeko kirol-zuzendaria izatera pasa zen, Alberto Contador txirrindularien artean zegoela. Gaur egun, Alemaniako Bora-Hansgrohe taldeko kirol-zuzendaria da, non Peter Sagan munduko txapelduna dagoen.

Patxik txirrindularitzan nola hasi zen eta bere familiari buruz hitz egin zigun, eta nola pixkanaka, eta esfortzu eta sakrifizio handiekin, dagoen tokira heldu den. Txirrindulari gisa izandako pasadizo asko kontatu zigun, eta baita une gogorrak ere, berarentzat ezezaguna zen substantzia batengatik positibo eman zuenean. Borroka gogorra egin behar izan zion aurre bere errugabetasuna frogatzeko. Eta azkenean lortu zuen.

Patxi Vila txirrindulari ohia Irungo EPSZn izan da

Txirrindularitzan daramatzan urte guztiei buruz hitz egin zuen. Oso gogorra dela esan zuen, bai fisikoki bai psikologikoki, eta horretarako atsedenik gabe lan egin duela zenbait espezialistekin.

Gure erabiltzaileek asko gozatu zuten bere apaltasunez, sinpatiaz eta hurbiltasunaz, eta ez zuten aukerarik galdu hainbat galdera egiteko eta zenbait bitxikeria ere azaltzeko.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu agertutako jarrerarengatik. Goiz atseginaz gozatu genuen berarekin. Horrez gain, lanari, gainditzeari eta pertsona bakoitzak bere buruarekin ondo sentitzeak duen garrantziari buruz emandako mezu positibo guztiak ere nabarmendu nahi ditugu.