Kalte zerebrala

Paziente neurologikoaren arnasketari buruzko ikastaroa profesionalentzat

Paziente neurologikoaren arnasketari buruzko ikastaroa profesionalentzat

Urriaren 25ean eta 26an “Paziente neurologikoaren arnasketari buruzko ikastaroa” egin da Arrasateko zentroan, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuaren zentroetako fisioterapeuta, logopeda, erizain eta okupazio-terapeutentzat.

Prestakuntza-jarduera hau 15 ordukoa izan da eta Jordi Vilarók eman zuen. Fisioterapian diplomaduna eta Pedagogian lizentziaduna da, Osasun eta Bizitza Zientzietan doktorea Pompeu Fabra Unibertsitatean, ikertzailea, pneumologiari buruzko zientzia arloko zenbait argitalpenen egilea, Arnas Fisioterapiako irakaslea zenbait zentro eta unibertsitatetan, eta European Respiratory Society , ERS; Pneumologiako eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako elkarteko, SEPAR erakundeko eta Societat Catalana de pneumología (SOCAP) elkarteko kidea da.

Guztira 25 lagun bertaratu ziren eta diafragmaren aireztapena nola egiten den jabetzeaz gain, buxadura eta hiperinflazioa, eredu murriztailea eta gaueko hipo-aireztapena zer diren ere ikasi zuten. Landu zuten beste gaietako batzuk, arnas gutxiegitasun kroniko eta akutua eta torax- eta birika-aparatuaren ezaugarri fisikoak izan ziren.
DSC01164W

Ikastaro teoriko-praktiko hau asteburuan egin zuten eta auskultazioa eta esploratzeko metodologiari buruz ere hitz egin zuten. Halaber, arnas-fisioterapiaren teknikak ere aztertu zituzten: patologia neurologikoa duen pazientearen aireztatzeko teknikak, bronkioetako higiene-teknikak, eta jariatzeak tresnekin drainatzeko teknikak.

Mintegi hau Aita Menni Ospitaleak 2014. urterako egindako barne-prestakuntzako planaren barruan dago. Ikastaro honetan parte hartu duten profesionalak kasu klinikoak ebazteko arrazoibide kritikoa izango dute hemendik aurrera, eta arnas eritasunen oinarrizko parametroak eta funtsezko balorazioak interpretatu eta deskodetu ditzakete. Bestalde, arnas fisioterapiako lan terapeutikoaren oinarri zientifikoak ezagutzen dituzte.