450 pertsona baino gehiago izan ziren Bilboko Koral Elkarteak WALY proiektuari laguntzeko egindako kontzertu solidarioan

Aita Menni Ospitaleak eta Dato Económico aldizkariak eskerrak eman nahi dizkiete Gasteizko Katedralera joan zirenei eta posible egin zutenei. Bildutako 5.480 euroak Ahizpa Ospitalariak Liberian jartzen ari diren Saint Benedict Menni Zentroa finantzatzeko erabiliko dira.
450 pertsona baino gehiago izan ziren Bilboko Koral Elkarteak WALY proiektuari laguntzeko egindako kontzertu solidarioan

Liberian emakumeentzako osasun mentaleko We Are Like You proiekturako  (WALY) funtsak biltzeko xedearekin, Dato Económico aldizkariak eta Arrasateko Aita Menni Ospitaleak kontzertu solidario bat antolatu zuten joan den irailaren 14an Bilboko  Koral Elkartearen eskutik Gasteizko Santa Maria Katedralean.

Ekitaldian 450 pertsona baino gehiago izan ziren eta 5.480 euro bildu ziren. Horrela, Monroviako Saint Benedict Menni Zentroa Liberiako hiriburuan Aita Menni Ospitalearen laguntzarekin abian jartzen ari den proiektu solidariorako osorik erabiliko dira.

Santa Maria Katedrala Fundazioko kideak, Jon Lasa buru zela, Bilboko Koral Elkartearen kontzertuaren anfitrioiak izan ziren, Enrique Azurza bere zuzendaria buru zela, Alberto Saez organistaren laguntzarekin. Kontzertua hasi baino lehen Juan Carlos Irizarmusikariari omenaldia egin zioten, Euskadin WALY proiektuaren eragole nagusia delako bere Kontzertu Solidarioen birari esker.   

450 pertsona baino gehiago izan ziren Bilboko Koral Elkarteak WALY proiektuari laguntzeko egindako kontzertu solidarioan

Egoitz Zabala, Montse Esparza, Juan Carlos Irizar eta Mikel Tellaeche 

Gasteizen Jose Miguel Lanzagorta elkarteko presidentea eta Iñigo Alberdi kudeatzailea izan ziren, eta antolatzaileen aldetik, Dato Económico aldizkariko ohorezko presidentea den Augusto Borderas, Iñigo Ramón zuzendaria eta Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzailea den Mikel Tellaeche.

Horrez gain, hauek ere izan ziren: Arabako fiskalburua, Josu Izaguirre; Erkideko presidentea, Javier Goienetxea; Erkideko zuzendari nagusia, Agustín Mendiola;  Carlos Samaniego abokatua; Carlos Múgica, Motor Gorbea-koa; Roberto García, Electro Alavesa-koa; San Prudentzio Lan Fundazioko presidentea, Yolanda Berasategui eta Esther Unceta bere kudeatzailea, beste pertsona askoren artean.

Aita Menni Ospitalea eta Dato Económico aldizkaria lerro hauez baliatu nahi dira bertaratutako pertsona guztiei eskerrak emateko, izan ere, Gasteizko katedraleko ataria bete zuten, We Are Like You programari laguntzeko.