Pobreen Munduko II. Egunarekin bat egin dugu

Bigarren urtez, Elizak gogoeta, otoitz eta ekintza egun bat eskaintzen du pobretutako lagunen alde. Mundu osoan hedatuta dagoen Eliza osoak mota eta eskualde guztietako pobreei eman nahi dien erantzun txiki bat da, beraien oihartzuna hutsean galdu dela pentsatu ez dezaten.
Pobreen Munduko II. Egunarekin bat egin dugu

Frantzisko aita santuak horrela nahita, igande honetan, hilak 18, bigarren urtez jarraian egingo den Pobreen Munduko Eguna Elizaren gogoeta, otoitz eta ekintzarako jardunaldi handia izatera deituta dago. Bere mezuan Frantzisko I.ak azpimarratzen duenez, pobrezia ez da giza izaeraren berezko egoera bat, gure kultura oso presente dauden hainbat pentsamendu korrontek dioten bezala, baizik eta egoismoaren, harrokeriaren, abariziaren eta injustiziaren ondorioa, eta bekatu horiek ez dira ekidinezinak ezta justifikagarriak ere 

Aita Menniko Pastoral Zerbitzuko arduradun Egoitz Zabalak adierazi duenez, Eliza unibertsalarentzat, kristau jendearentzat, pobreziaren ondorioak sufritzen dituen pertsonen arazoak zeharkako gai bat dira. “Beraiek dira gure misioaren erdigunea”, gogoratzen du, eta zer gehitzen: “orain dela bi urte Aita Santuak dimentsio hori indartu nahi du, gure erosotasunetik irtetea nahi du, eta kontziente izan gaitezen hurbileko zein urruneko hainbeste lekutan pobretuta bizi diren lagunen dramaz”. Elizarentzat, garrantzitsua da ekintzak zehaztea, gehien behar gaituzten pertsonengana hurbiltzeko eta haiekin partekatzeko. Ildo horretan, Egoitz Zabalak, zeina halaber Elkartasuneko arduraduna den, aukera baliatu zuen aurki arropa jasotzeko abiaraziko dugun kanpainaren berri jakinarazteko, datek ia bat egiten dutela eta, “gerratik ihesi etorkizun baketsu baten bila dabiltzan errefuxiatuen drama”, azpimarratuz. “Asteburu honetan ospakizun guztietan presente izango dugu egun hori, eta otoitz egingo dugu Espirituak hainbat lagunentzako aterpe izaten lagundu gaitzan”.

Pobreen Munduko II. Egunarekin bat eginda, pobreziaren erruz sufritzen dutenei gehiago erreparatzeko, beraien garrasia entzuteko eta gure laguntza eta hurbiltasuna helarazteko xedearekin, Aita Menni Ospitaleak arropa jasoko du, datorren azaroaren 20, 21, eta 22an, Zaporeak GKEak sustatzen duen kanpainarako. Norbaitek nolabaiteko diru ekarpena egin nahi badu, zenbateko hori jasotako arroparen bolumena bidaltzeko gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322

Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880

Pobreen Munduko Egunak mundu osoan hedatuta dagoen Eliza osoak mota eta eskualde guztietako pobreei eman nahi dien erantzun txiki bat da, beraien oihartzuna hutsean galdu dela pentsatu ez dezaten.