Aita Menni Ospitaleak, betidanik, lan garrantzitsu bat egin du gaixotasun mental larria eta kronikoa duten eta tratamendu psikiatriko luzea behar duten gaixoekin. Hauetako batzuk desinstituzionalizazio eta bergizarteratze prozesu batetan murgildu daitezke, besteek erresidentzia psikiatriko moduan ospitaleratuta jarraitzen duten bitartean.
Zerbitzu hau gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzentzen da, bere patologiagatik –tratamenduari erantzuten ez diona- eta bere ahalmenen murrizketagatik, interbentzio terapeutiko eta errehabilitatzaile luzeak behar dituztenei, hain zuzen.
Gure proiektu asistentzialaren oinarria errehabilitazio psikiatriko (bio-psiko-sozial) eta integralaren eredua da, helburu bezala bergizarteratzea duena eta, behar izanez gero, erresidentzia espezialduarena.
Deskribapena
Sail honek 52 gaixorentzako ahalmena du Egonaldi Luzeetarako Unitatean kokatuak. Unitatea duela gutxi eraikia izan da eta instalakuntza modernoak dauzka, gaixoentzako egokiak direnak eta osasun profesionalen aldetik eskainitako laguntzaren garapena bideratzen dutenak.
Helburu asistentzialak
Programa asistentzialak
Tratamendu biologikoetan -psikofarmakologikoak bereziki- oinarrituriko programa terapeutiko errehabilitatzailea eskaintzen da.
Sail honetako talde ekintza nagusiak honakoak dira:
Bestalde, errehabilitazio psikiatrikoarekin loturiko zenbait ekintza egiten dira, hala nola sukaldaritza taldea, gimnasia eta piszina, eta eskulan terapeutikoak; talde ekintza ez egituratuak erizaintza pertsonalak zuzenduak eta hiru helburu dituztenak, gaixoen maila kognitiboan oinarrizko ekintzak suspertzea, giza harremanak eta aisialdia egituratzen laguntzea, gaixoen mobilizazio fisikoari garrantzia emanez. Talde hauek, era berean, behaketarako eta psikopatologia edo maneiatze arazoak antzemateko tresna bezala balio dute.
Aurrekoarekin batera, beste talde batzuk antolatzen dira, erizaintza pertsonalak helburu bezala hartzen dituelarik gaixoen mobilizazioa, borondatearen defizitak eta psikopatologia aktiboaren kontrola.
Azkenik, esan daiteke gaixo talde zabal batek okupazio edo lanaren eremuko gaiak jorratzen dituela ospitaleko lantegietan.
Talde terapeutikoa
Talde terapeutikoan aurkitzen dira mediku psikiatra, psikologo klinikoa, gizarte langilea, erizaintzan diplomatuak, laguntzaile klinikoak, eta errehabilitazio monitorea.