Errehabilitazio psikosozialeko zentroak

EPSZren eredua

"Psikiatria komunitario" delakoaren barruan, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak (EPSZ) terapeutikoki egituratuta dagoen esparrua eskaintzen duten baliabide soziosanitarioak dira, nahasmendu mental larria duten pertsona helduak beraien gizarte-inguruan errehabilitatu eta integratu daitezen sustatzeko. Gaixotasun mentalari laguntzeko zentro komunitario horietatik zainketa psikiatriko, psikologiko eta sozialak eskaintzen dizkiegu eskatzen dituztenei. 

Osasun mentalaren sarearen barruan, Aita Mennik gaur egun lau EPSZ kudeatzen ditu, eta guztiak Gipuzkoa Foru Aldundiarenak dira. Gure esku-hartze eredua hasieran gure ospitaleko esperientziarekin aberastu zen, eta pixkanaka pertsonaren autonomiarekin, bere ongizatearekin eta bere familia-inguruneko bizi-kalitatearekin zerikusia duten helburuak gehituz joan da. Osakidetzaren osasun-sarea erabiltzeak eta harekin dugun gero eta koordinazio handiagoak osasun-baliabideen murrizketa bat barne hartzen duen EPSZ eredu bat ekartzen dute. Bestalde, gero eta programa gehiago erabiltzen dira gizarte-gaitasunak bereganatzeko, bai etxean bai esparru komunitarioan. Bilakaera hori bat dator gure pertsonan oinarritutako arretaren (POA) kontzeptuarekin. Horrela, erabiltzailea erdian kokatzen da, protagonista gisa, gizarte-laguntzako programen plangintzaren barruan. 

Hortik abiatuz, hauek dira gure esku-hartze ereduaren helburuak:  

·           Gaixotasun mentala duen pertsonaren autonomia handitzea etxean eta esparru komunitarioetan.

·           Bere osasuna zaintzen, bizitza-ohitura osasungarriak garatzen eta norberaren gaixotasun mentala eta tratamendua ezagutzen laguntzea.

·           Hezkuntza-laguntza eta laguntza psikoterapeutikoa eskaintzea familiei.

·           Pertsonan Oinarritutako Arreta printzipioak garatzea, erabiltzaileak bere bizitza antolatzen parte hartzea sustatuz.

·           Bilakaeraren zainketan eta azterketan esku hartzen duten beste profesional batzuekin koordinatzea

Gure laguntza-programak diziplina artekoak dira, eta gure taldeak -normalean psikologiako, gizarte-laneko, erizaintzako, okupazio-terapiako profesionalez eta errehabilitazioko eta gizarte-dinamizazioko begiraleez osatuta daudenak- inguruabar bakoitzaren berariazko beharrei erantzuteko dira. Laguntza-helburuak errehabilitazio-tratamendu psikosozial integral baten bidez lortzen dira, Taldekakoak  eta indibidualizatuak dira, eta horri esker, gaixotasun mentala duten pertsonek beraien autonomia pertsonal eta soziala hobetzen dute. Gorputzaren osasunarekin eta osasun psikologikoarekin zerikusia duten alderdietan berariaz jartzen da arreta, komunitatean bizitzan izan ditzaketen mugak gainditzen laguntzeko.