Prebentzioa, krisietan esku-hartzea eta trauma-osteko terapia

Sarrera

2001.urteaz geroztik Aita Menni Ospitalean psikotraumatologiarekin zerikusia duten patologiak ere artatzen ditugu. Era guztietako kasu traumatogenikok eragindakoek (erasoak, bortxaketak, hondamendiak, larrialdi psikologikoak, atentatuak, torturak, etab) kuadro psikopatologiko bereziak izaten dituzte eta kasu hauetan afektibitate edo antsietate desoreken ekintza klasikoak baino parte hartze handiagoa eskatzen dute.

Erronka terapeutiko honek, trauma psikikoko alorrean, espezializatutako esku-hartze eta tratamentuak sakondu eta garatzera eraman gaitu, ibilbide luze eta esperientziadun Europa erdialdeko eskolekin koordinatuta (Suitzako Psikotrauma Institutua). Zentzu honetan Aita Menni Ospitaleak Gisela Perren-Klinger (Suitzako aipatutako Psikotrauma Institutuko sortzaileak) akreditatutako profesionalak ditu Lehen Laguntza Psikologikotako formaziorako eta esku-hartzerako, larrialdi eta katastrofetarako prebentzio tekniketan (banakako eta taldekako debriefing psikologikoa) eta denbora mugatuko terapia espezializatuak iturburu postraumatikoa duten desoreka psikikoetan.

Kanpo Kontsulten Zerbitzutik, psikologo kliniko eta psikiatrez osatua, prebentzio, krisisean eta terapeutikoan esku-hartzera bultzatutako ekintzak garatzen ditugu (psicoterapia etea psikofarmakologia), Traumaosteko Estrés Desorekekin lotutako kasuetan eta lotutako beste síndrome batzuetan.