Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitatea (PLU) 2013ko azaroan estreinatu zen. Unitate honen helburua, buruko gaitz larria duten eta epailearen sententzia bidez zehaztutako segurtasun neurri bat bete behar duten pertsonek, neurri hau ospitale ingurune batean bete ahal izatea da.
Unitate honek arreta psikiatrikoaz gain, segurtasun neurri zorrotz eta aurreratuak eskaintzen ditu, nork bere buruari mina emateko edo ihes egiteko arriskua minimizatuz.
Zerbitzu hau, Aita Menni Ospitalearen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren arteko elkarlanari esker sortua izan da. Honela, unitate honek, orain arte kartzela ingurunean zeuden, eta beharrezkoa duten espezializatutako mediku laguntza jasotzen ez zuten, pertsonak artatzea ahalbidetzen du.
Instalazioak
PLUk hamar banakako logela, bi balio anitzeko egongela, osasun langileentzako bulegoak, sukaldea, jangela eta kanpoko patioa ditu. Unitateak, gaueko ikusmenarekin grabatzeko gai diren eta unitateak dituen 882 metro karraturen barnean gertatzen dena jasotzen duten 55 bideo kamera ditu.
PLUrako sarrera eta irteera gainontzeko ospitaleko instalazioetatik guztiz bananduta dago, gaixoen sarrera-irteerak zuhurtziaz eta segurtasunez egin daitezen.
ALBISTEAK
- Iñaki Madariaga medikuak 'A vivir que son dos días Euskadi' programan parte hartu du
- Paziente psikiatrikoen osasunerako gure hezkuntza programak interesa piztu du
- Gure Lege Psikiatriako Unitateak interesa pizten jarraitzen du arlo juridikoan
- Madariaga doktorea, Espainiako Lege Psikiatriako Elkartearen XXVII. Biltzar Nazionaleko presidente
- Gure Lege Psikiatriako Unitatearen esperientzia aitzindaria partekatu dugu Santanderren
- Aita Menni Ospitaleko Legezko Psikiatria Unitateak bere plaza kopurua bikoiztu du
- Aita Mennik bere esperientzia aitzindaria partekatu du justizia terapeutikoari dagokionez
- Osasuneko sailburua Legezko Psikiatria Unitatean izango da
- Psikiatria Legaleko Unitatea DV
- Legezko Psikiatria Unitateak mendeurrenaren festan ere parte hartu du
- Aita Menni Ospitaleko Legezko Psikiatria Unitatea aitzindaria da Estatuan