Urritasun Psikikoen Errehabilitazio Unitatea

Aurkezpena

Urritasun Psikikoen Errehabilitazio Unitatearen kanpokaldeaUrritasun Psikikoen Errehabilitazio Unitatea (URDP gazteleraz) garapenaren inguruan izandako arazoengatik urritasun larriak dituzten gaixoei zuzentzen da. Ondorioen artean ohikoak dira adimen urritasun larriak eta haur autismoa, beti ere jokabidean aldaketa larriak azaltzen direlarik.
 
Baliabide asistentzial honen erabiltzaileek beharrezkoak dituzte unitate bereziak non, kontentzioaz gain, errehabilitazioa eta terapia okupazionala jasoko duten. Aurretik beste baliabide batzutan egondako pertsonak izan ohi dira eta azaltzen dituzten jokabide asalduren ondorioz, babestutako ingurunea beharrezkoa dute.