Psikopatologia Kliniko eta Osasun Mentaleko II Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon

Psikopatologia Kliniko eta Osasun Mentaleko II Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon

Joan den martxoaren 25 eta 26an ospatu ziren Bilboko Sociedad Bilbaina elkartean Ahizpa Ospitalariek eta “Informaciones Psiquiátricas” aldizkariak antolatutako Psikopatologia Kliniko eta Osasun Mentaleko II Jardunaldiak. Topaketa honetan kongregazioaren Ama Goren Camino Agós Ahizpa ere izan zen eta bi egunetan zehar, osasun mentalaren arlo ezberdinak jorratu ziren maila goreneko hizlarien laguntzarekin.
 
Frogetan oinarritutako psikologiaren abantailak eta mugak Enrique Echeburua irakasleak jorratu zituen. German Berrios irakasleak dementziaren kontzeptuak historian zehar izan duen bilakaera azaldu zuen. Bestalde, McKenna irakasleak eskizofrenia duten gaixoen errehabilitazioaren gaur egungo egoera aztertu zuen eta Antonio Bulbena irakasleak antsietatearen inguruan izan diren azken aurrerapenak mahai gainean jarri zituen. Bigarren egunean, Mauricio Sierra irakasleak despertsonalizazioaren sindromeaz hitzegin zuen eta Cecilio Álamo irakasleak gaur egungo tratamendu psikofarmakologikoen egoera aztertu zuen.
 
Jardunaldietan Ahizpa Ospitalariek penintsula iberiarrean dituzten zentroetako ehundik gora profesionalek parte hartu zuten. Modu honetan, jorratutako gaietaz goi mailako trebakuntza jasotzeaz gain, Bartzelona, Madril, Palentzia eta Portugaleko probintzietako zentroetako lankideekin elkarbizitza landu ahal izan zuten.