Adineko pertsona

Santiago Egoitzak Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Etxea bisitatu du

Erraldoi eta Buruhandien Etxea
Erraldoi eta Buruhandien Etxea

Villabonako Santiago Egoitzako adineko pertsonek pasa den maiatzaren 11n Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Etxea bisitatu zuten. Konpartsaren egoitza den horrek 25 urte daramatza jaietako sinbolo ezagun hauek eraikitzen eta kalera ateratzen paper fabrikaren hiribilduan.

Konpartsak urte eta erdi darama San Esteban auzoan. Bertan erraldoi itzelak eta buruhandi beldurgarriak eraiki eta konpontzeaz gain, norbanakoen, ikastetxeen eta beste entitate batzuen bisitak ere jasotzen dituzte, eta pertsonaien historia, fabrikazio prozesua, edo bertaratzen diren jai herrikoietan nola maneiatzen dituzten kontatzen diete, hala nola, Inauteri edo Sanjoanetan.

Domenjon Gonzalez de Andia, Catalina de Tapia andrea (“ilehoria”), Bordodantzari eta Neskatilla (“beltzarana”), eta Isabelita eta Pello aurkeztu zizkiguten gunearen arduradunek, akaso Altzokoa bezain ezagunak ez diren erraldoiak, baina Tolosan tradizio handikoak direnak.

Tamainaz txikiagoak, baina garrantzian berdinak, Ostegun Gizen, Ostiral Mehe, Txantxo, Txilaba, Kalderero, Sorgina, Akerra, Beleta eta Ero-Etxe buruhandiak ere ezagutu genituen, gaztetxoen atzetik korrika egiteko eta sustoren bat edo beste emateko ardura dutenak.

Aurkezpenen ondotik erraldoien neurri, pisu, jantzien jatorri edo dantzarazteko tekniken berri eman ziguten, trebezia handia eskatzen duen lana, hain zuzen ere.

Aitona-amona batzuek ezin izan zioten muzin egin erraldoien barrura sartzeko gonbiteari, barru-barruko aldera, eta edonork ez dauka horretarako aukerarik. Buruhandien azalean jartzeko aukera ere izan genuen, haien buru handiak jarrita.

Ondoren tailerreko eremura pasa ginen. Bertan, herriko jaietan ezinbestekoak diren pertsonaia maitagarri hauek goxotasunez eraikitzen eta konpontzen dituzte, kalteren bat suertatzen denean. Eraikitze prozesua, erabiltzen diren materialak edo material horiei forma emanez pertsonaia berri bat izaten amaitzen duten moldeak ikusi ahal izan genituen.

Bi orduz egon ginen Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Etxean: azkar batean pasa zitzaizkigun eta gure anfitrioiek -erraldoiek, buruhandiek eta haiei bizitza ematen dietenek- geure etxean bezala sentiarazi gintuzten.

Arrakasta handia opa dizuegu. Hurrengo bisitara arte!