Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzak Bidaideak Bilbao animatu du Aulki Gurpilduneko Saskibaloiko Euroligan

Bideaideak Bilbao animatzen
Bideaideak Bilbao animatzen

Martxoaren 10ean eta 11n, Bilbo hiria Aulki Gurpilduneko Saskibaloiko Euroligako taldeen fasearen anfitrioia izan zen, Bidaideak Bilbao BSR klubaren eskutik. Txurdinagako Udal Kiroldegia izan zen partiden erronda honen harrera lekua, eta, Bidaideak-ez gain, parte hartu zuten Lanniongo Tregorrois frantziar taldeak, London Titans britainiarrak, Mayringo Les Aigles suitzarrak eta Nevski Alyans errusiarrak.
Aurreko urtean ligan gure taldea animatzen egon ginen bezala, oraingoan ere ez dugu hitzordua huts egin nahi izan berriro babesteko, eta, horregatik, Txurdinagabarri Adinduen Egoitzako talde bat animatzera hurbildu ginen.

Badirudi animatzera joan ginen ikastetxe eta elkarte guztien babesak bere fruitua eman zuela, izan ere, jokatu behar izan zituzten 4 partidak irabazi zituzten; horri esker, taldeko lehen postuan amaitu dute fasea, eta Frantziako Tolosan jokatuko den amaiera fasea jokatzeko sailkatu dira, apirilaren amaieran Andre Vergauwen Cup koparen titulurako borrokatu ahal izateko.

Trofeoa ekarriko dutela espero dugu. Egoitzatik, gure babes guztia bidaltzen diegu.

 

Txurdinagabarri Egoitzak Bidaideak Bilbao animatu du Aulki Gurpilduneko Saskibaloiko Euroligan

Albiste gehiago