Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzako adinduak, Bilboko Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroan
Azkuna Zentroan

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan garatzen ari garen Belaunaldien Arteko Programaren barruan, apirilaren 5ean Bilboko erdiguneraino hurbildu ginen, Azkuna Zentroa ezagutzera.

Gehien gustatu zitzaigun gauzetako bat izan zen bertan zeuden zutabe ugariak, batez ere elkarren artean hain desberdinak zirelako. Zeuden guztietatik, gehien gustatu zitzaiguna Txinako kulturan inspiratutakoa izan zen.

Atentzioa eman zigun beste gauza bat sabaira begiratzea izan zen, zentroko goiko solairuan dagoen igerilekuan bainatzen ari ziren lagunen oinak ikusten baikenituen.

Horrez gain, gure adinekoek zentroaren beraren historiaz hitz egin ziguten pixka bat: Alhondiga esaten diote. Kontatu zutenez, iraganean, eraikina likoreak ea ardoa gordetzeko erabiltzen zen, eta 1919an 5 egunez luzatu zen sute handi bat sufritu zuen, Bilbo osoa arduratuta eduki zuena.

Arratsaldea amaitzeko, kafetegira joan ginen kafetxo bat hartzera, eta gurinezko opil goxo batzuk ere dastatu ahal izan genituen.

Txurdinagabarri Egoitzako adinduak, Bilboko Azkuna Zentroan Txurdinagabarri Egoitzako adinduak, Bilboko Azkuna Zentroan