Adineko pertsona

Txurdinagabarriko egoiliarrak Kalte Zerebralaren Egunaren ekitaldietan izan dira

Txurdinagabarriko egoiliarrak Kalte Zerebralaren Egunaren ekitaldietan izan dira

Joan den urriaren 26an, Hartutako Kalte Zerebralaren (HKZ) Eguna dela eta, II. Topaketa solidarioa HKZrekin egin zen Bilbon, Bizkaiko ATECE Elkarteak antolatuta. “Salbatutako bizitza batek merezi du bizitzea” goiburupean Bizkaiko Hartutako Kalte Zerebralaren elkartearen helburua talde horrek Euskadin duen errealitatearen berri ematea eta gizartean oihartzun handia izatea da.

Ekitaldia EHUko Bizkaia Aretoan izan zen, Abandoibarran (Bilbo), eta han Bizkaian helburu horrekin konpromisoa duten profesionalak eta erakundeak izan ziren, horien artean, Aita Menni, Kalte Zerebralaren Zerbitzuaren bidez KZ duten neska-mutilen eta helduen errehabilitazioan lan egiten duena.

Txurdinagarriko Adinekoen Egoitzan ekitaldi honetan lagundu ere nahi izan genuen eta egoiliar-talde batekin joan ginen. Kepa Junkera, Gurutze Beitia eta Gospel Bilbao taldearen saioekin gozatu zuten.

Txurdinagabarriko egoiliarrak Kalte Zerebralaren Egunaren ekitaldietan izan dira