Aita Menniko Boluntariotza Zerbitzua
Aita Mennin boluntarioa izatea, boluntariotza egitea baino gehiago da. Bizitza-jarrera bat da, pertsonarengan berezko baloreak osatzen dituen balio erantsi bat, eta balore hauek besteen zerbitzura jarriz gero, mundua geroz eta gizatiarragoa, bizitzeko egokiagoa eta atseginagoa egiten dute.
Beraien denbora gaixotasun mentala duten PERTSONEKIN partekatzea nahi duten PERTSONEN bila ari gara.
Gure boluntariotzaren ezaugarri bereizgarria, beharra duen eta sentibera den pertsonari dohakoa eta solidarioa den harrera egitea da eta Benito Menni Deunak, María Josefa Recio eta María Angustias Giménez-ekin batera, sortutako Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren balore eta printzipioetan oinarritzen da. Definitzen gaituen OSPITALITATEAren inguruan boluntario ospitalarioak adoretu eta zuzentzen dituen hiru balore garrantzitsu azpimarratzen ditugu:
· Gaixo dagoen pertsonaren duintasuna, bereziki gaitz mentala, desgaitasuna, bazterkeria eta pobrezia pairatzen duen pertsonarena.
· Borondatezko doakotasuna. Denbora eta lana eskaintzea, barne eskakizun eta besteen beharrekiko sentikortasunari jarraituz.
· Giza solidaritatea. Bidearen ertzera gerturatzea. Mundu gizatiarragoa eta bidezkoagoa eraikitzea.
Boluntarioa izan nahi baduzu, Egoitz Zabala Sagarna-rekin jar zaitezke harremanetan.
ezabala.aitamenni@hospitalarias.es. Tel.: 943794411
Ongi etorria boluntariotza ospitalariora!
ALBISTEAK
- Aita Mennik omenaldia egin die 100 boluntario baino gehiagori Donostiako Akuarioan
- URDA SPAINen egoitza bisitatu dugu Madrilen
- Ahizpa Ospitalarien Boluntarioen I. Topaketa Nazionalean parte hartu dugu
- 8.600 euro jaso ditugu Libanoko errefuxiatuen eremuetarako