Pastoraltza eta Proiektu sozialak

Nazioarteko Lankidetza Proiektuak: Liberia

“We are like You” proiektua

“We are like You” proiektu hau hiru urtetan garatuko da, eta urte horietan zehar, Aita Menni Ospitalea, 14 urteko gerraren ondoren garatzeko bidean dagoen gizarte batean arreta psikiatrikoa ematen duen esperientzia luzeaz baliatuko da. Ahizpa Ospitalariak ahalegin handia egiten ari dira duela zenbait urtetik Osasun eta Gizarte Ongizate Ministerioarekin liberiarren osasun mentalaren arloan lankidetzan aritzeko. Hala ere, baliabide falta dela eta orain arte ezin izan du egin. Walter Gweningal ministroaren konpromiso pertsonalari esker, ilusioz beteriko proiektu hau abian jartzeko aukera sortu da, osasun mentaleko proiektuetan ere parte hartzen duten erakundeen laguntzarekin batera (Gurutze Gorria Liberia, AIFO International eta Carter Center).

“We are like you” proiektuaren xedea oinarri sendo bat ezartzea da, profesional berrien prestakuntzari eta sortzen diren laguntza-unitate berriei esker, Afrikako lurraldean tratamendua jasotzeko aukerarik ez duten patologiez ardura daitezen.  Hauek dira proiektuak datozen urteotan garatu nahi dituen laguntza-unitateak:  susperraldi-unitate bat -Step Down Unit- MOH&SW ministerioarekin eta Grant Mental Hospital (80 ohe dituen herrialdeko zentro psikiatriko bakarra) ospitalearekin lankidetzan; arreta psikiatrikorako anbulatorio bat; muturreko indarkeria jasan duten emakumeentzako egonaldi ertaineko unitate bat, Liberiako Gurutze Gorriak garatutako programen laguntzaz, eta azkenik,  adimen-atzerapenetarako unitate bat.

Proyecto We are like you Liberia

Laguntza-proiektu hau, Liberiako bi unibertsitate nagusiekin egindako lankidetza-programa batekin osatuko da, Medikuntzan eta Erizaintzan espezializatutako profesionalak prestatzeko helburuarekin. Gaur egun ez dago herrialdean ez liberiar psikiatrarik ez liberiar psikologorik.

Aita Menni Ospitaleak hainbat ekimenen bidez laguntzen du Monroviako Erkidegoaren errealitatea eta premiak -elikagaiak, botikak, laguntza arloko langileentzako berariazko prestakuntza, eguzki-paneletarako bateriak- ezagutu daitezen. Horrela, bertako biztanleei osasun mentaleko programetan laguntzeko aukera ematen duen dirua biltzea da helburua.

Liberiako lankidetza-proiekturako ekarpen ekonomikoa egin nahi duten pertsonek Euskadiko Kutxak xede horretarako ireki duen kontu-korronte honetan egin ditzakete dohaintzak: ES52  3035 0001 58 0010126592. 

Proiektuari buruzko informazio gehiago web-orrian: www.wearelikeyou.org

ALBISTEAK

450 pertsona baino gehiago izan ziren Bilboko Koral Elkarteak WALY proiektuari laguntzeko egindako kontzertu solidarioan

Catholic Relief Services erakundeak laguntza emango du berriro 'We Are Like You' proiekturako

"Ebola eta Afrikako arazoa bakarrik; arazo orokorra da"

Ahizpa Ospitalariek urtarrilean irekiko dute berriro Monroviako Klinika Anbulatorioa

Arrasateko lagun batzuek ilusioa sortu dute Liberian, UDAren kamisetekin

Ebolak erasandako Afrikako eremuaren egoera eta Benito Mennito Fundazioak egindako lana izango dira Arrasateko hitzaldien mintzagaiak

Lagundu Aita Menniren gizarte-proiektuekin

Familien Eguna.Azoka txiki solidarioa

Monroviako Benndict Menni Anbulatorioa apirilean irekiko dute berriro azkenean

Monroviako Benedict Menni Osasun Zentroa lanean ari da dagoeneko

Konzertu solidarioak 'We are like you', a mental healthcare project for liberian people

- Ehunka pertsonak eskuzabaltasunez laguntzen dute kontzertu solidarioetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 18.000 euroko diru-laguntza eman du We Are Like You proiekturako