Adineko pertsona

Zainketen eta generoaren perspektibari buruzko prestakuntza Arrasateko Eguneko Zentroan

Urriaren 25ean, asteazkena, Arrasateko adinduentzako Eguneko Zentroaren 20. urteurrena ospatzeko astearen barruan, prestakuntza jarduera bat antolatu zen, “Zainketen garrantzia gur egungo gizartean, generoaren ikuspegitik”, izenburuarekin.

Jarduera profesionalen taldeari eta senideei zuzenduta zegoen, eta hamabost lagunek parte hartu zuten: 11 langile emakumezko, gizonezko langile bat, eta erabiltzaileen hiru senide emakumezko.

Ikastaroan pertsonen elkarrenganako menpekotasuna bezalako gaiak landu ziren, bizitza duina izateko beharrak ase ahal izateari dagokionez, gure egunerokoan autozainketak betetzen duen lekua, egungo krisia zainketei dagokienez eta zaintzaileengan eta gizartean izan ditzakeen eraginak.

Tailer formatuan lan egin genuen, ez soilik arazoak identifikatuz, baizik eta alternatibak bistaraziz gizarte solidarioagoa eta koerantzulegoagoa eraikitzeko, bizitzaren zainketan inplikatuta.

Ikastaroa Florencia Savanti antropologoak eman zuen; Genero eta Berdintasun aholkularia da, eta Redkuorum sareko kolaboratzailea, zeina Aita Menniko 2016-2020 Berdintasun Planaren Talde Motorrak bultzatzen duen. Aita Mennin egitasmoa zein berritzailea den nabarmendu dute, alde batetik, generoaren perspektiba gehitzen duelako zainketen gaian, zainketak izanik gure misioaren gai nagusia, eta, bestetik, senideen eta zentroko langile tekniko eta administratiboen arteko elkarlana eta lan horizontala lantzea sustatzen duelako.