Una trabajadora de Aita Menni acompaña a un paciente

Zer egiten dugun

Gure ildo asistentzialak

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen jarduera asistentziala nerbio sistema zentraleko gaixotasunak eta asaldurak eta jokabide nahasmenduak dituzten pertsonen tratamendu, errehabilitazio eta komunitatean integratzera bideratuta dago.

Jarduera hori bost ildo asistentzialetara biltzen diren giza baliabideen eta baliabide materialen bidez garatzen da, eta, gainera, seigarren ildo asistentzial bat dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak mendekotasunerako laguntza teknikoen zerbitzua ematen duen Etxetek kudeatzeko.

Un enfermero y dos pacientes del Hospital Aita Menni
Icono que representa la atención en salud mental

Osasun mentala

1898tik, gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen ditugu, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzea hartzen dituen ikuspegi espezializatu eta integral baten bidez, bizi proiektua berreskuratu eta bizi kalitate egokia mantendu ahal izateko.

Un grupo de jóvenes con discapacidad intelectual y trastronos del espectro autista, en una sesión formativa
Icono que representa la atención en discapacidad intelectual

Desgaitasun intelektuala

Desgaitasun intelektualaren, autismoaren espektroko nahasmenduaren eta nahasmendu mentalaren testuinguruan, jokabidearen nahasmenduak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonak artatzen ditugu.

Garuneko kalteak dituzten pertsonei eskua birgaitzeko robota
Icono que representa la atención en daño cerebral

Kalte zerebrala

Gure Kalte Zerebraleko Zerbitzuak garuneko lesio esanguratsua izan duten pertsonak artatzen ditu, lesioak bizi kalitatean eragina duten aldi baterako zein behin betiko sekuelak eragiten baititu. Kausarik ohikoenak iktusak eta traumatismo kranioentzefalikoak izaten dira.

Residente y auxiliar en una de las Residencias de personas mayores de Aita Menni
Icono que representa la atención en salud mental

Adineko pertsona

Gipuzkoan eta Bizkaian, psikogeriatrian eta zailtasun bereziko zaintzan espezializatutako adinekoentzako egoitzak kudeatzen ditugu, baita adinekoentzako eguneko zentroak ere.

Eibarko Ospitalea
Icono que representa la atención sociosanitaria

Arreta soziosanitarioa

Eibarko Ospitaleko bi Egoitza Unitate Soziosanitarioak kudeatzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, mendekotasun iraunkorreko edo iragankorreko egoeran dauden pertsonak artatzeko, zeinek zainketa sanitario eta sozialeko premia handiak dituzten, ospitaleratze sanitarioko arretaren eta ohiko etxebizitza edo egoitza sozialeko arretaren artean dagoen zainketa eredu batean.

Etxeko Laguntza Teknikoen Zerbitzuko erakusketa
Icono que representa la atención sociosanitaria

Mendekotasunerako laguntza teknikoak

Aita Menni Ahizpa Ospitalariek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Etxetek zerbitzua kudeatzen dute, lurraldean diferentzia funtzionala duten pertsonei laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskaintzen dizkiena.