Zorionak eta urte berri on!!

Arrasateko Aita Menni Eguneko Ospitaleko, EPSZ guztietako eta etxe babestuetako erabiltzaileek honela opa dizkigute Eguberri zoriontsuak eta urte berri oparoa.
Zorionak eta urte berri on!!

Gabonetako I. postal lehiaketa dispositibo komunitarioentzat

Gabonak direla eta, Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak Gabonetako I. postal lehiaketa antolatu du Aita Mennik Gipuzkoako lurraldean dituen dispositibo komunitario guztientzat –EPSZ, Eguneko Ospitale eta Etxeak–.  

Epaimahaia Osasun Mentaleko Zentroko profesionalek osatu zuten, eta aukera aprobetxatzen dugu berriro ere beraiei erakutsitako lankidetza eta prestasuna eskertzeko. 

Sormena, planifikazioa, motrizitate fina, begi-eskuetako koordinazioa, garbitasuna, trebetasun sozialak… izan ziren landutako alderdietako batzuk. 

Zorionak eta urte berri on!!

Postal irabazlea, bere diploma eta saria jasotzeaz gain, Gabonetako postal moduan erabili du dispositibo komunitario guztietako talde profesionalak. Zorionak Maldatxoko erabiltzaileari! Bigarren eta hirugarren postua Arrasateko bi erabiltzailerentzat izan ziren. Zorionak eurei ere! Lehen eskutik dakigu asko disfrutatu dutela sariaz. 

Eskerrik asko parte hartu duten erabiltzaile guztiei, eta espero dugu datorren urtean partaidetza are handiagoa izango dela.