Adineko pertsona

Zubietan Realeko jokalariekin

Visita a Zubieta

Arrasateko adinduentzako Eguneko Zentroan Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrean parte hartzen ari diren lagunek Realaren instalazioak bisitatu zituzten joan den 10ean, Zubietan, eta talde txuri-urdinaren entrenamendu batera joan ziren eta lantaldea ezagutu zuten.

Orain dela hiru aste aldatu genituen Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) gure zentroan antolatutako Tailerraren saioak aldatu genituen, eta Anoetako estadiora bisita egitea erabaki genuen; oraingoan, helmuga txuri-urdinek entrenatzen duten eta etorkizuneko jokalariak prestatzen diren zelaiak ikustea zen.

Taldean senideak eta zentroko langileak ere bazeuden, eta Donostiako kanpoaldean dauden instalazioetara abiatu ginen. Bertan zain genituen Alberto Gorriz –Realeko Jokalari Ohien Elkarteko lehendakaria– eta Mitxel Loinaz –Erreminiszentzia Tailerraren dinamizatzailea–, bisita gogoangarrian anfitrioi lanak egiteko.

Instalazioak ezagutu eta gero, harmailan eseri ginen Realaren lehen taldearen entrenamendua ikusteko, eta, hori amaitzerakoan, entrenatzailea Eusebio Sacristan eta taldeko kide guztiak gugana hurbildu ziren, gu ezagutzera eta egunaren oroigarri moduan gordeko ditugun argazkiak ateratzera.

Visita a Zubieta

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.