Psikiatria

Unitate Balioaniztuna

Unitate Balioaniztuna (UB) Aita Menni Ospitalean sortutako azken ospitaleratze-unitatea da. Aurreikusita dago 20 ohe egotea. Unitate berri honek, egoitza, estaldura medikoa, erizaintzako zainketak eta mendeko pertsonen errehabilitazio-programak eskaintzen ditu.

Diziplina anitzeko laguntza ematen du UBk, gela bikoitzetan eta banakakoetan banatuta, eta bere oinarriak dira Garuneko Kalteko Zerbitzuak errehabilitazioan duen eskarmentua eta Aita Menni Ospitaleko adinekoak zaintzen duen esperientzia. Hori da Unitate Balioaniztuna Garuneko Kalteko Unitatearen ondoan eta dementzia-prozesuak dituzten adinekoentzako Aita Menni Ospitaleko egoitza-eremuetatik oso hurbil  kokatuta egotearen arrazoietako bat.   .

Mendekotasun-egoerak behin-behinekoak (esaterako, ospitaleratze ondoko suspertze kasuetan) edo iraunkorrak izan daitezke. Mendetasun iraunkor ohikoenak dementziek edo desgaitasun neurologikoek (iktusak, garuneko traumak, entzefalitisak eta abar) eragiten dituzte. Horrela, hauek dira ospitaleratzeko Unitate honetan sar daitezkeen pazienteen profilak:

• Garuneko lesioa duten pertsonak, zeinek mendekotasun handia eta zaintzeko arazo konplexuak dituzten, egoitza moduko ingurune bat behar dutelarik.

• Aldi baterako egoitza moduko ingurunea behar duten adineko pertsonak, egoitza batean leku iraunkorra aurkitu arte.

• Ebakuntza kirurgikoa egin ondoren suspertze fasean dauden eta etxera itzultzeko arazoak dituzten adineko pertsonak.

• Atseden Hartzeko Egonaldiak behar dituzten adineko pertsonak eta pertsona desgaituak.

Mantenu osoa ematen du, betiere norberaren araberako arreta, arreta integrala eta pertsona kontuan hartzen duen arreta erabiliz. Hauek dira Unitate Balioaniztunaren pazienteentzat dauden zerbitzuak:

• Arreta indibidualizatua pertsona bakoitzaren oinarrizko beharretan, etengabeko ikuskapenarekin.

• Erizaintzako zainketa espezializatuak.

• 24 orduko estaldura medikoa, arreta neurologiko eta psikiatriko espezializatua hartzeko aukerarekin.

• Balorazio eta laguntza psikologikoa.

• Famili orientazioa, aholkularitza eta babesa.

• Errehabilitazio fisioterapeutiko eta logopedikoa eta terapia okupazionala egiteko aukera.

Unitate Balioztunean sartzeko edo unitatearekin zerikusia duen beste edozein alderdirik buruzko informazio gehiago izan nahi duten pertsonak Elena Berecibarrekin jar daitezke harremanetan 943 79 44 11 telefonora deituz.