Aintzindari istorikoak

Hirugarren karlistada

San Benito Menniren irudia erizain lanetan hirugarren karlistadanBenito Menni Figini (Milan 1841- Dinan 1914), San Joan Jainkoarenaren anaia, Espainiara bidali zuten, San Joan Jainkoarenaren Ordena berrezartzeko. 1867an iritsi zen Bartzelonara eta, haur asko nola egoera eskasean bizi ziren ikusita (gaixo eta abandonaturik), haiek hartzeko etxe bat fundatu zuen.
San Benito Menniren lehen etxea izango zen.Benito Menni karlistadaren eraginez etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira. San Juan de Diosen beste bost anaiekin batera, alderdi karlistaren (1872-1876) osasun zerbitzuetan sartu zen, Gurutze Gorri neutralaren erizain bezala. Bere lana fronteko eta lehen laguntzetako ospitaleetako ohatilari bezala betetzen zuten.