Etxeko Laguntza Teknikoen Zerbitzuko erakusketa
Icono que representa las ayudas técnicas a la dependencia

Mendekotasunerako laguntza teknikoak

2016az geroztik, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak Etxetekkudeatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza Teknikoen Zerbitzua. Zerbitzuak laguntza ekonomikoak eta produktu lagungarriak ematen ditu – laguntza teknikoak ere esaten zaie–, desgaitasun eta/edo mendekotasun maila jakin batzuk dituzten pertsonak etxean egon daitezen eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia pertsonala izan dezaten.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak bere ezagutza eta esperientzia ematen ditu mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoei buruz, eta hori 2005ean jada erakutsi zuen, gure Kalte Zerebraleko Zerbitzuak idatzitako «Kanpo laguntzen eskuliburua» argitaratu zenean; ondoren, 2011n, ingurunearen kontrol domotikoa duen etxebizitza egokitu bat diseinatzen eta eraikitzen parte hartu zuen, Aita Menni Ospitalean, kalte zerebrala sufritu duten pertsonek etxera joan aurretik eguneroko bizitzako jardueretan entrenatzeko, eta jakiteko zer-nolako egokitzapenak egin daitezkeen haien etxeetan.

Etxetek

Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza Teknikoen Zerbitzua

Produktu lagungarriei eta ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzko informazioa eta orientazioa, irisgarritasuna hobetu ahal izateko.

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren produktu lagungarri eta laguntza tekniko berreskuragarrien mailegua edo aldi baterako lagapena.

Laguntza ekonomikoak produktu lagungarri eta laguntza tekniko berreskuraezinak erosteko.

Ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak, pertsonak etxe barruan duen irisgarritasun eta autonomia maila hobetzeko.

Araudia

2008ko abenduaren 23ko 87/08 Foru Dekretua,
ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituena.

Desgaitasunerako/mendekotasunerako laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskatzeko prozedura

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxean programan jasotako laguntzak eskuratzeko, eskaera bat aurkeztu behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da bertara joateko.

Komeni da argitzea eskaera egin aurretik horrelako laguntza produktuak erosi eta etxea egokitu duten pertsonek ezingo dituztela laguntzak eskatu. Dekretua argia da horri buruz: “Ez da emango laguntzarik eskaera egin aurretik eta Etxetek zerbitzuaren aldeko orientazio txostena eduki aurretik eskuratutako produktuetarako, ezta ordurako hasitako obretarako ere”.

Ez da desgaitasun edo mendekotasun mailari buruzko agiririk aurkeztu behar, oinarriko gizarte langileak informazio horretarako sarbidea duelako.

Baldintzak

  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren kalifikazioa izatea edo %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta izatea.
  • Gipuzkoan gutxienez urtebete erroldatuta egotea.
  • Antzeko laguntzarik ez jaso izana aurreko 6 urteetan, non eta ez dagoen salbuespena egiteko funtsezko arrazoiren bat, teknikarien aldeko txostenaren arabera.
  • Erabiltzaileek ekarpen ekonomikoa egin behar duten kasuetan, abenduaren 3ko 87/2008 Foru Dekretuaren 3. Eranskinean ezarrita dagoen ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
  • Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzak, ematekotan, egin nahi den egokitzapenak irisgarritasunari buruzko arauetan ezarrita dauden irizpide guztiak betetzen baditu emango dira. Hori ezinezkoa dela zeharo garbi dagoenean bakar-bakarrik egingo dira salbuespenak, Gizarte Politikako Departamentuak onartu eta gero.
  • Hirigintza eta eraikuntza irisgarritasunerako laguntzak eskatzailearen erroldaren helbiderako bakarrik emango dira.

Zentroak

Donostia (Gipuzkoa)

Etxetek Donostia (bulegoa eta erakusketa)

Ondarreta pasealekua, 7, bajo.
20008 Donostia
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]

Donostia (Gipuzkoa)

Etxetek Donostia (biltegia)

Iribar pasealekua, 11, 6 zbk. C-10
20018 Donostia
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]

Eibar (Gipuzkoa)

Etxetek Eibar (bulegoa)

Ardantza Kalea 5 - 9.
20600 Eibar
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]

Artikuluak

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor