![icono-hospitalidad Icono de la Hospitalidad](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2022/04/icono-hospitalidad.jpg)
Balio Ospitalarioak
Ahizpa Ospitalarioen Komunitatearen balioek gure etika eta lan egiteko modua ezartzen dute, erabakiak bideratu, helburuak igorri eta jarrerak animatzen dituzte. Gure balio guztiak bat batean bakarrik labur dezakegu: Abegikortasuna.
![pastoral Una pequeña vela en las manos de una persona](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2022/10/pastoral.jpg)
Pastoraltza – Arreta espirituala
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan, osasunaren zaintza zaintza integrala da: pertsonaren alderdi biologikoak, psikologikoak edo soziologikoak ez ezik, behar espiritualak eta erlijiosoak ere artatzen ditu.
![aita-menni-bioetica-3 Doctora con estetoscopio y corazón de Hermanas Hospitalarias](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2022/04/aita-menni-bioetica-3-1.jpg)
Bioética
Gure zentroek Bioetikaren printzipioak eta balioak gehitzen dituzte erabaki asistentzialak hartzeko, asistentziaren zuzentasuna eta kalitatea hobetzeko. Aita Mennik Asistentzia Etikorako Batzorde (AEB) bat dauka, eta bere zeregina da aholku eskatzen dutenei orientazioa ematea gaixoei laguntza ematean gerta daitezkeen gatazka etikoen aurrean.
![voluntariado-aita-menni Gaixoa eta boluntarioa kafea hartzen eta barre egiten](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2022/02/voluntariado-aita-menni.jpg)
Boluntariotza
Aita Mennin boluntario izatea boluntariotza egitea baino gehiago da. Bizitzeko jarrera bat da, balio erantsi bat, pertsonarengan funtsezko balioak eratzen dituena, eta, besteen zerbitzura jarrita, mundua gero eta gizatiar, bizigarri eta atseginagoa izatea egiten duena.
![22112018_np_dia_voluntariado-300x300-1_1_1_1_1__a__span-style Gurutze Gorriaren sinboloa bihotz bat osatzen duten esku batzuen bidez ikusten da](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/22112018_np_dia_voluntariado-300x300-1_1_1_1_1__a__span-style.jpg)
Elkartasuna
Gure gizarte proiektuak ekimen solidarioak dira, giza balio handiko kezkei erantzuten dietenak. Horiek sostengatzen dituzten pertsonak eta erakundeak gizarte eta laguntza proiektuekin lotzen dira, eta helburua da gaixotasun mentala, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenen edo premiak pairatzen dituztenen bizi kalitatea hobetzea.