Un enfermero y dos pacientes del Hospital Aita Menni
Icono que representa la atención en salud mental

Osasun mentala eta psikiatria

1898tik, gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen ditugu, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzea hartzen dituen ikuspegi espezializatu eta integral baten bidez, bizi proiektua berreskuratu eta bizi kalitate egokia mantendu ahal izateko.

Ospitaleratze unitateak

Egonaldi Ertaineko Unitatea

Akutuen unitateetan, nahasmendu mentala izanik ohikoak baino ospitaleratze aldi luzeagoak behar dituzten eta ohiko egitura psikiatrikoekin sendatzeko zailtasunak dituzten pertsonak artatzen ditugu, bai ingurune anbulatorioan, bai ospitaleratze laburretan.

Egonaldi Luzeko Unitatea

Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonak artatzeko zerbitzua da, duten patologiagatik –tratamendurako erregogorra– eta desgaitasun funtzionalagatik, interbentzio terapeutiko eta errehabilitatzaile luzea behar badute.

Gainbegiratze Ertaineko Unitatea

Aita Menni Ospitalean dagoen egoitza unitate bat da, eta etxebizitza partekatu bat da.

Zainketa Berezien Unitatea

Gaixotasun mentaleko patologia larriak dituzten eta ospitaleratze akutuko unitateena baino egonaldi luzeagoa behar duten pertsonentzako ospitaleratze unitatea da, goi mailako gainbegiratze psikiatrikoa, erizaintzakoa eta segurtasunekoa behar badute.

Lege Psikiatriako Unitatea

Lege Psikiatriako Unitateak gaixotasun mental larria duten pertsonak hartzen ditu, ospitale ingurunean eta segurtasun neurririk handienekin, epai judizial batean zehaztutako segurtasun neurri jakin bat betetzeko.

Dispositibo eta programa komunitarioak

Pisu komunitarioak

Auzo komunitateetan kokatutako etxebizitzak dira, non nahasmendu mental larria duten pertsona gutxi batzuk elkarrekin bizi diren eta eguneroko bizitza inklusiboa garatzeko beharrezko laguntza terapeutikoa jasotzen duten.

ARRASATE

DONOSTIA

Arreta Komunitarioko Programa

El Programa de Atención Comunitaria es un servicio para personas con trastorno mental grave que, desarrollando su vida de manera independiente, requieren ocasionalmente apoyo, orientación o acompañamiento en determinadas situaciones.

Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak

Osasun mentaleko sare publikoan integratuta, EPSZak nahasmendu mental larria duten helduen errehabilitazioa eta birgizarteratzea sustatzera bideratuta dauden zentroak dira, haien ingurune sozial hurbilenarekin duten harremana sustatzeko.

ARRASATE

Arrasateko EPSZ

DONOSTIA

Maldatxo EPSZ

IRUN

Irungo EPSZ

BEASAIN

Beasaingo EPSZ

Eguneko Ospitalea

Ospitaleratze osoaren eta lehen mailako arreta anbulatorioaren arteko zerbitzua da, gaixotasun mental larria duten baina ospitaleratzerik behar ez duten pazienteak modu intentsiboan artatzeko aukera ematen duena.

Kanpo kontsultak eta aholkularitza

Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea

Gure Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea zerbitzu espezializatu bat da, balorazioak eta peritaje psikiatriko-legalak egiteko eta lege arazoei lotutako arazo psikiatriko eta psikologikoetan aholkatzeko, bai eremu judizialean, bai estrajudizialean.

Psikiatriako eta psikologiako kontsultak

Psikiatriako eta psikologiako, trauma osteko psikoterapiako eta balorazio eta peritazio psikiatriko-psikologikoko kanpo kontsultak egiteko zerbitzuak ditugu.

Trauma psikikoaren prebentzioa eta esku hartzea

Langile espezializatuak ditugu bizipen traumatikoen (erasoak, bortxaketak, hondamendiak, suizidio saiakerak, larrialdi psikologikoak…) eta horiei lotutako nahasmenduen (Trauma Osteko Estresaren Nahasmenduak, etab.) lanketa psikoterapeutikoa eta psikofarmakologikoa egiteko. Larrialdien eta hondamendien arloan lan egiten duten profesionalak eta erakundeak prestatzen eta aholkatzen ditugu –Eusko Jaurlaritza, Gurutze Gorria…–, eta krisi egoeretan tokian bertan esku hartzen dugu.

Aholkularitza

Gaixotasun mentala duten pertsonak zentro propioetan edo administrazio publikoetan artatzeaz gain, Aita Mennik beste erakunde batzuetan ere ematen du psikiatriako eta psikologiako kontsulta zerbitzua.

DONOSTIA

Iza Egoitza

ZUMARRAGA

Ibaiondo Hezkuntza Zentroa

 

Artikuluak

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.