Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Ereiaro proiektuaren emaitza laneratu aurreko hainbat tailer okupazional izan dira. ‘Baratzezaintza terapeutikoaren tailerra’ eta ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra’ funtsezko baliabideak dira Aita Mennin dagoeneko, gaixotasun mental larria duten lagunen funtzio exekutiboak entrenatzeko.
Orain dela hiru urte, Aita Menni Ospitaleak Ereiaro Proiektu abiarazi zuen, Ekoudalatx produktu ekologikoen enpresarekin batera. Proiektuaren emaitza izan dira laneratze aurreko hainbat tailer okupazional, hala nola: ‘Baratzezaintza ekologikoaren tailerra‘ eta ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra‘. Orain, urteak igaro eta gero, alderdi guztietan agertzen diren emaitzak ikusten dira, eta funtsezko tresna bihurtu dira gaixotasun mentala duten pertsonengan garunaren funtzio exekutiboak erabili behar diren zereginetan trebatzeko edo prestatzeko. Berez, hori da tailerraren helburuetako bat. 90eko hamarkadatik aurrera, eskizofreniaren eta psikosiaren nahasmendu kognitiboei buruzko ikerketa nabarmen hazi da. Aipagarria da psikosi eta eskizofreniako defizit neurokognitiboen aldakortasuna oso-oso zabala dela, eta alde handiak daudela pertsona batzuetatik besteetara. Aldakortasun horretatik abiatuta, egiten duguna –funtzio exekutiboak– planifikatu, gauzatu eta ebaluatzeko daukagun ahalmena ere aldatu egin daiteke gaixotasun mental larri baten diagnostikoa agertzen denean, eta arazo handiagoak edo txikiagoak eragin ditzake egunerokoan funtzionatzeko orduan. Gaixotasun mentala duten pertsonengan funtzionalitate hori galtzearekin/murriztearekin batera narriadura kognitiboa agertu ohi da, eta, egoera horretan, garunaren goi mailako funtzio exekutiboei pertsonaren narriadura globala lotzen zaie. Gaur egun, funtzio exekutiboek gaixotasun mentala duen pertsonaren funtzionamendu psikosozialaren maila iragartzen dutela jotzen da. Pentsa dezakegun egin dugun, egiten ari garen edo egin behar dugun gauzaren batean. Adibidez, artikulu hau idazten ari naiz; hitzaldi bateko hizlariari edo eskolako irakasleari arreta jartzen ari naiz; erostera irten behar dut denda itxi baino lehenago. Gauza errazak ematen dute, baina ekintza horietako bakoitzak maila handiko prozesu kognitibo batzuk behar ditu, zeregin bakoitza gauzatu ahal izateko. Prozesu horiei funtzio exekutibo esaten zaie, eta, horiei esker, gai gara egunerokotasunean xede jakin batekin jarduteko. Horrenbestez, funtzio exekutiboak hainbat trebetasun eta prozesu kognitibo dira, zeinek ahalbidetzen diguten ingurunera ondo egokitzea eta arazoak bideratzea, eskuragarri ditugun informazioak integratuz.Horiek esker portaera propositiboak egin ditzakegu. Oro har, esan daiteke jarduera mentala eta baliabide kognitiboak kontrolatu eta autorregulatzeaz arduratzen direla, hainbat alderditan parte hartuz, horien artean egonik motibazioa edo morala, eta, gainera, informazioa prozesatzen eta portaera kontrolatzen esku hartzen dute. Trebetasun horiek ez dira guztiz jaiotzetikoak, aitzitik, pertsonen bizitza eta garapen ziklo osoan zehar barneratu eta garatzen dira. Berez, horietako batzuk garunaren heldutasunari lotuta daude. Era berean, zahartu ahala edo arazo neurologikoak agertzen direnean, indarra galtzeko joera dute. Esan dugunez, gure biziraupen eta egokitzapenerako oso baliagarriak diren hainbat trebetasun eta prozesu hartzen ditugu funtzio exekutibotzat. Baina, zeintzuk dira? Funtzio nagusi eta garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: Ondo begiratuta, denak dira beharrezkoak ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerreko’ azpizereginak garatzeko. Nola eragin dezakegu funtzio exekutiboetan ‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerretik’? Tailerreko azpizeregin bakoitza funtzio exekutibo bakoitzetik aztertuz. Ikus ditzagun zein diren eta nola jarduten duten. Sortu eta hiru urteren buruan, hasieran lursail txikitxo bat zena lorategi terapeutiko eder bihurtu da, eta bere lurrin eta koloreekin inbaditzen gaitu. Leku zoragarri bat, non landare aromatikoak, sukaldaritzakoak eta sendabelarrak ezagutuz paseatu daiteken. Egunero, Egonaldi Luzeko B Unitateko 15 lagunek parte hartzen duten tailerrean (Arantzazu arloa 1 eta 2). Horietako batzuk berotegi barruko gunean zein kanpoko baratzeetan aritzen dira ordu eta erdi batez; beste batzuek barruko lanetan lan egiten dute, esaterako, lehortzen, zorroetan sartzen edo etiketa jartzen. Hilean larunbat batez Arrasateko azokan merkaturatzen ditugu gure landareak. Prozesu guztia Fuensanta Mesa begiraleak zuzentzen du. “Pixkana-pixkana landareen aldaerak ezagutzen joan gara, itxuragatik, koloreagatik eta aromagatik.Zertarako erabiltzen diren eta zertarako diren mesedegarriak azaldu diezazuekegu.Urtaroak igaro ahala, gure lanak aldatu egiten dira, eta horrek laguntzen digu planifikatzen urteko sasoi bakoitzean zer egin behar dugun”, esaten digu tailerreko parte hartzaile batek. Izan ere, produkzio lanen sekuentzia hori guztia, landarea berotegian edo lurrean sartzen denetik azokara iristen den arte, tresna ezin hobea da funtzio exekutiboak sustatzeko eta entrenatzeko.Gaixotasun mentala eta funtzio exekutiboak
Funtzio exekutiboak
‘Landare aromatiko, sukaldaritza landare eta sendabelarren tailerra’ eta funtzio exekutiboak
Lorategi terapeutiko eder bat
Artikuluak
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin
Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.
Vicente Hueso CorralAuzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria. Ahizpa Ospitalariak Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduraduna.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Koronabirusa eta krisi psikologikoa
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde
Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.
Amaia Bolumburu AldazabalPsikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran
Terapeuta okupazionala.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Doluak helduaroan
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Mertxe Goñi GallegoIkuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Dolua ulertzea eta tratamendua
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.