Adineko pertsona Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Osasun mentala

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren
José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

 

Dagoeneko 18 dispositibo asistentzial ditu, zeinetan Psikologiaren arloko 23 profesionalek egiten duten lan, 1.500etik gora pertsonari arreta eskaintzeko. Esku-hartze psikologiko ororen helburua da, hain zuzen, ahal den neurrian pertsonaren ongizatea lortzea, pertsona erabat osatzea edo gutxienez ahalik eta gehien osatzea. Gainera, berriz gaixotuko balitz, arazoari aurre egiteko tresnak ere emango litzaizkioke.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

1985ean, Aita Menni Ospitaleak Pedro Fernandez de Larrinoa psikologoa txertatu zuen bere langile taldean. Gure zentroan lanean hasi zen espezialitate horretako lehen profesionala izan zen, noiz eta Ospitaleak gaixotasun mentala zeukaten pertsonen tratamendura eta soilik horretara bideratzen zuenean bere jardun guztia, Gesalibarreko egoitzan.

Hamahiru hamarkada pasatxo igaro diren honetan, Aita Mennik beste hiru arlotara ere zabaldu du bere zeregina –Adineko PertsonakKalte Zerebrala eta Desgaitasun Intelektuala–, eta dagoeneko 18 dispositibo asistentzial ditu, zeinetan Psikologiaren arloko 23 profesionalek egiten duten lan, 1.500etik gora pertsonari arreta eskaintzeko.

Aurreko mendeko 90eko hamarkadan, Aita Menniren jarduera dibertsifikatzeari ekin genion. Soilik emakumeei arreta eskaintzetik arreta bi sexuetako lagunei eskaintzera egindako jauziaz gainera, urte horietan, jarduera asistentzialak ateak ireki zizkien beste arlo batzuei ere, hala nola bat-batean etorritako kalte zerebrala duten pazienteen errehabilitazioari edo psikogeriatriari. Halaber, jarduera ospitaletik kanpo ere atera zen, eta komunitatean txertatu. Horretarako, kanpo dispositiboak jarri ziren martxan, esaterako, Eguneko Ospitalea edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako etxebizitzak, Arrasaten. Horrekin batera, laguntza teknikoko ekintzak eta kontsulta jarduerak landu ziren zentro eta erakunde publikoentzat.

1996. urteaz gero, joera hori indartu egin zen, hauei esker: Arrasateko Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa eta Ospitalean Psikogeriatria Unitate berriak martxan jarri ziren,Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroaireki zen, adineko pertsonentzako dispositibo publikoak kudeatzen hasi ziren –adibidez, Durangoko Barandiaran Egoitza edo Eskoriatzako zein Deustuko Eguneko Zentroak–, eta erakunde publikoei kontsulta psikologikoko zerbitzuak ematen hasi ginen. Joera horrek ordurako ez zuen atzera bueltarik, eta egitura propioen edo geuk kudeatutakoen zorroa handituz eta handituz joan zen, gaur egun dugun egoerara iritsi arte: Maldatxoko (Donostia), Beasaingo, Irungo eta Arrasateko errehabilitazio psikosozialeko zentroak (CRPS); adinekoentzako eguneko zentroak eta egoitzak Bergaran, Soraluzen, Durangon, Bilbon, Oñatin, Villabonan eta Arrasaten; eta eguneko zentroak kalte zerebrala duten pazienteentzat Donostian eta Arrasaten. Horiez gainera, unitate berriak ditugu Aita Menni Ospitalean: Erabilera Anitzeko Unitatea, Desgaitasun Intelektual eta Jokabidearen Nahasmenduaren Unitatea eta Lege Psikiatriako Unitatea. Bestalde, Aita Mennik psikologia kontsultarako zerbitzuak ematen ditu Euskadiko herri ugaritako desgaitasun intelektualeko zentroetan, kalte zerebralaren errehabilitazio zentroetan, psikogeriatria zentroetan eta osasun mentaleko zentroetan.

Jardute eremua

Gaur egun, 23 profesionalek osatzen dute Psikologia Unitatea: 9, Kalte Zerebralaren Zerbitzuan dabiltza; 7, Adineko Pertsonen arloko dispositiboetan; 4, Osasun Mentalaren arloan; eta 3, Desgaitasun Intelektualarenean.

Kalte Zerebralaren arloan biltzen dira Psikologiaren arloko profesional gehien, nahiz eta hor beste arlo batzuetan baino pertsona gutxiagori eskaini arreta. Hala da, hain justu, hor egiten den lan gehiena anbulatorioko kontsultena delako, eta eskaintzen den arretaren pertsonalizazio eta indibidualizazio maila benetan handia delako. Adineko Pertsonei dagokienez, badaude eskakizun instituzional eta baita arauzko batzuk ere, Aita Mennik foru aldundien eta udalen egoitza eta eguneko zentroetan kudeatzen dituen plaza asistentzialen bolumen handiari lotuta. Gainera, arlo horretako gure psikologoetako hiru ari dira arduradun lanetan egoitza hauetan: Txurdinagabarri (Bilbo), Barandiaran (Durango) eta San Martin (Oñati). Desgaitasun Intelektualaren arloan ere psikologo bat daukagu buru; eta Osasun Mentalarenean, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna ere psikologo bat da.

Psikologiaren arloko langileen banaketa, arlo asistentzialen arabera
Kalte Zerebrala: 9
Adinekoak: 7
Osasun Mentala: 4
Desgaitasun Intelektuala: 3

Erantzukizun handiko lanpostuetan diharduten psikologoak
Desgaitasun Intelektualaren arloko arduraduna
EPSZen arloko arduraduna
Txurdinagabarri egoitza (Bilbo)
J.M. Barandiaran egoitza (Durango)
San Martin egoitza (Oñati)

Eskola kognitibo-portaerazkoa

Prestakuntzari dagokionez, Aita Mennin dihardugun psikologo gehienok eskola kognitibo-portaerazkotik gatoz, nahiz eta abordatze eklektikoa gauzatzen dugun, eta beste era batzuetako estrategiei ere irekitzen dizkiegun ateak, hainbat arazo mota aztertzeko.

Beste eskola batzuek arazoen jatorria aztertzen dute; guk, ordea, pertsonen arazoak aztertzen ditugu, “hemen eta orain”, elementu sorta bati erreparatuz:

    • Zer ari da gertatzen?
    • Zergatik gertatzen da hori?
    • Arreta eskaintzen diogun pertsonari estrategiak eskainiko dizkiogu gertatzen ari zaiona modu eraginkorragoan eta ahalik eta arazo gutxienekin ulertu ahal izateko.

Eskola kognitibo-portaerazkotik aldarrikatzen da gertaera arazotsua ez dela berez emozioa sortzen duena, baizik eta pertsonak gertaera horretan oinarrituta egiten duen interpretazioak eta horri aurre egiteko duen moduak eta eskura dituen estrategiek eragiten dutela emozioa. Horregatik, bi pertsonak arazo berbera eduki dezakete (famili gatazka bat edo enplegua galtzea, esaterako), baina bakoitzari modu jakin batean eragingo dio horrek, eta, beraz, oso modu desberdinean erreakziona dezakete.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

 

 

 

 

Terapiari esker, pazienteak hainbat estrategia izango ditu eskura, gertatzen zaionaz jabetzeko eta guztia ulertzeko. Terapiak bere uste irrazionalak aztertuko ditu, ordenan jarriko du bere burua, igurikapenak doituko dizkio eta ingurunearekiko duen harremana lantzeko ahalegina egingo du, coping eta aurre egiteko estrategien bidez.

Aita Menniko arlo bakoitzean, esku-hartze psikologikoak gauzatzen ditugu, hainbat arazo espezifikori aurre egiteko; besteak beste: gizarte harremanetarako zailtasunak, estresari aurre egiteko zailtasuna, arazoak datozenean sortzen den blokeoa, edo erabakiak hartzeko ezintasuna. Era berean, komunitatean txertatzeko programak ere lantzen ditugu, bai eta errehabilitazio psikosozialekoak, sexu hezkuntzakoak eta heziketa soziolaboralekoak ere. Ezin konta ahala esku-hartze ditugu, emozioak identifikatzeko eta argitara emateko baliagarriak, emozio horiek pertsonaren etorkizuna baldintzatu ez dezaten.

Esku-hartze psikologiko ororen helburua da, hain zuzen, ahal den neurrian pertsonaren ongizatea lortzea, pertsona erabat osatzea edo gutxienez ahalik eta gehien osatzea. Gainera, berriz gaixotuko balitz, arazoari aurre egiteko tresnak ere emango litzaizkioke. Erabat osatzea posible ez den kasuetan, pertsonaren ondoeza ahalik eta gehien murriztea bilatzen dugu, eta dauzkan hutsuneak bete edo orekatzea. Horretarako, aurre egiteko estrategiak eta tresnak jarriko dizkiogu eskura, bere baliabide eta gaitasunetara egokituta.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

Ongizate horren bilaketan, berebiziko garrantzia dauka familiak. Hori dela eta, Aita Mennin gauzatzen den esku-hartze psikologikoan familiarekin egiten da lan, hiru oinarrizko estrategia baliatuta: babes emozionala ematea; familiari jakinaraztea zein den egoera eta zein pronostikoa; eta familia gaitzea, sor litezkeen arazoetako batzuei aurre egin ahal izateko, nola etxean bertan (kanpoko pazienteak izanez gero), hala zentroetan (han dauden pertsonak izanez gero).

Familiari gerta litezkeen egoerei aurre egiteko baliabideak ematen zaizkio, eta errehabilitazio lana bideratzen da pazientea etxera itzul dadin. Etxera itzultzea posible ez denean, ahalegintzen gara gutxienez bere inguruarekin harremana izan dezan. Horregatik dira guretzat hain garrantzitsuak komunitaterako irteera eta parte-hartze programak, eta beste talde demografiko batzuekiko harremanak, belaunaldi arteko eta kultura arteko trukean oinarritutako jardueren bidez.

Pertsonak adimen arazo larria duenean –gaixotasun neurodegeneratiboak, desgaitasun intelektual sakonak edo kalte zerebral larriak, esaterako–, estimulazio sentsoriala erabiltzen da pertsona horiekiko baliozko harreman bide gisa. Kasu batzuetan, gainera, portaera nahasmenduetako batzuk hobetu egiten direla ikusten dugu; horren lekuko ditugu etengabe oihu egiten duten pazienteak, oldarkor jokatzen dutenak edo gainerako pertsonekin harremanik ez dutenak. Eta ideia berbera dago, hain zuzen, estimulazio instrumentalean oinarritutako esku-hartzeetan ere; hala nola txakurrekin egiten den terapia edo objektuekin egiten dena, Montessoriren metodologia ardatz hartuta.

Aita Mennin aplikatzen ditugun esku-hartze guztien oinarrizko printzipioa, bestalde, pertsona helburu hartuta eskaintzen den arreta da. Ezintasun iraunkor edo aldi baterakoen prozesuekin lan egin ohi dugu, eta kasu guztietan kontuan hartu behar izaten ditugu paziente, pertsona erabiltzaile eta familien ezaugarriak, nahiak eta lehentasunak.

Zonas exteriores del Hospital Aita Menni

Azken 25 urteetan, Aita Mennik kanpora ireki du ospitalea, eta hormaz barneko lana egitetik komunitatetik gertu dauden arreta gailuak sortzeko jauzia eman du. Hala, ospitale psikiatriko bat askotariko arloei arreta eskaintzeko erakunde bihurtu du: Osasun Mentala, Adineko Pertsonak, Kalte Zerebrala eta Desgaitasun Intelektuala. Era berean –azaldu du Psikologia Saileko arduradunak–, azken 25 urteetan, bestelako arreta modu batzuk txertatuz joan gara, arreta eskaintzen diegun pertsonen premiekin eta lehentasunekin bat etorri eta horiekiko errespetuz jokatzen duten arreta moduak, hain justu.

Pertsona da esku-hartze prozesuaren erdigunea, eta bere duintasuna eta eskubideak aitortu eta segurtatu egin behar dira une oro. Gure helburua da pertsona bera izatea bere bizitzaren plangintza egiten duena eta dituen helburuekin lotutako erabakiak hartzen dituena, ahal dela behintzat.

Aita Mennin egiten den irakaslana

Dena den, jarduera asistentziala ez da Aita Menniko Psikologia Sailean gauzatzen den bakarra. Badira hamarkada batzuk irakaskuntza jarduera garrantzitsua egiten dela, eta hori ere enplegu eragile bat da Euskadiko sektorean.

Harreman estua daukagu Deustuko Unibertsitatearekin. Pedro Fernandez de Larrinoak Psikologia Klinikoko Master bat sortzea proposatu zuen, eta 1986an martxan jarri zen. Eta horixe izan da, hain zuzen, Aita Mennik psikologoak lortzeko izan duen iturri nagusia. Masterreko ikasleek prestakuntza jasotzen zuten eta bi urtean praktikak egiten zituzten Aita Menni Ospitalean. Ikasleak arlo guztietatik pasatzen ziren. Gaur egun, Sailean dihardugun 23 pertsonok, guztiok, unibertsitateetako graduondoetatik gatoz. Gutako 15ek, gainera, Deustuko masterra egin dugu.

Gaur-gaurkoz, Aita Mennik lankidetza harremana dauka Unibertsitate horrekin; bai enplegu emaile gisa –ikasleak onartuz, praktikak egin ditzaten– bai irakasle lanetan –irakasleak eskaintzen ditu–.

Bide beretik, irakasleak jartzen ditu EHU/UPVko Psikologia Orokor Sanitarioaren masterrerako, eta Psikologia master eta gradutik datozen ikasleak onartzen ditu, praktikak egin ditzaten. Era berean, esparru hitzarmenak ditu Unibertsitate Konplutentsearekin, eta beste unibertsitate batzuetako ikasleak eta onartu izan ditu, praktikak egiteko; esaterako, Salamancako Pontifikalekoak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalekoak edo Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoak, han ere Aita Menniko psikologo bat baitabil irakasle lanetan.

Guztira, gradu edo graduondoetatik datozen 30-35 ikasle onartzen ditu Aita Mennik urtean, bere zentroetan praktikak egin ditzaten. Horien tutore lanak, berriz, gure erakundeko psikologoek egiten dituzte.

Unibertsitateekin dugun lankidetza hori beste arlo batzuetara ere zabaltzen da; hala nola gure erakundeak EHU/UPVko eta Deustuko Unibertsitateko graduko, graduondoko eta doktoregoko programak etengabeko barne zein kanpo hobekuntza eta prozesuetan baliatuz, edo ikerketa proiektuetan parte hartuz. Jarduera horretan lankidetza iraunkorrean dihardugu, halaber, Ahizpa Ospitalarien Maria Josefa Recio Fundazioarekin.

Artikuluak

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera haurren garun paralisia duten haurrengan

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Nerea Meabe

Fisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Sexualitatea desgaitasun intelektualean

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Terapia fisikoa uretan: noiz eta zergatik

Julen Ripa Latre

Fisioterapeuta. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak

Miren Arejolaleiba Etxabe

Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.

Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Desgaitasunetik parte hartzera

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa

Oihana Ramos Núñez

Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

“Traumatismotik ez daukat hilekoa, zergatik?”

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

HKZ baten ondoren gizonezkoen gorputzean sexu disfuntzio bat izatearen arrazoi anitzak

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

HGK duen pertsonaren zaintzaileen gehiegizko zama prebenitzea edo murriztea

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

EDUCA proiektua zaintzailaren gehiegizko lanari erantzuteko

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Telerrehabilitazioa logopedian

Clara Jiménez González

Logopeda. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Bikote-terapia. Zer gertatzen da sexuarekin garuneko erasana dagoenean?

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Fuensanta Mesa

Monitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Jolasa tresna terapeutiko gisa

Fátima Sahara Sanz

Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Suminkortasuna iktusa izandako pertsonengan

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Kalte zerebrala duten pazienteen orekaren entrenamendua perturbazioetan oinarrituta

Dr. Juan Ignacio Marín Ojea

Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitatea. Haurren Errehabilitazio Zerbitzuko koordinatzailea.

Zer da lehen mailako afasia progresiboa?

Ángela Fernández de Corres

Logopeda. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Taldeko jarduera fisikoaren garrantzia kalte zerebrala duten pertsonen errehabilitazioan

Iban Arrien Celaya

Fisioterapia Zerbitzuko burua. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Asaldura emozionalak eta portaerazkoak iktusaren ondoren

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Naiara Mimentza

Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Apatiaren tratamendua Hartutako Kalte Zerebraleko Unitatean

Ignacio Sánchez Cubillo

Neuropsikologiako psikologo espezialista. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea

Ana Isabel Domínguez Panchón

Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.

Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean

Beatriz Nogueras Ormazabal

Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.

Mª José Reos Llinares

Terapeuta okupazionala.

Mertxe Goñi Gallego

Ikuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Terapia okupazionala etxean

Amaia Goiriena Boyra

Terapeuta okupazionala. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Dolua ulertzea eta tratamendua

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor

Zutik egotearen eta ibiltzearen garrantzia

Irma García

Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Balorazio neuropsikologikoa Garuneko Kalteko Zerbitzu batean

Noemí Álvarez

Neuropsikologia Arloko arduraduna. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.