Jolas sinbolikoa, erabiltzailearen eta profesionalaren arteko lotura afektibo gisa
Jolas sinbolikoa entretenimendu gisa egoera bat birsortzen duen jarduera espontaneo oro da. Ez da ekoizpen lana, lan eraldatzailea baizik; mundua birsortzen saiatzen da, errealitatea berreraikitzen eta interpretatzen du, esanahi pertsonala ematen dio, arreta erabiltzailearengan jartzen du eta profesionalarentzako tresna gisa balio du.
Urteetan zehar, asko izan dira jolasaren onurei buruz ikertu duten pertsonak. Albert Einsteinek, adibidez, esaten zuen jolasa dela ikerketa modu gorena. Edo oraintsuago, Francesco Tonucci psikopedagogoak dio bizitzako ikaskuntza garrantzitsu guztiak jolasean egiten direla. Hala ere, bizitzak aurrera egin ahala eta pertsona heldu bihurtu ahala, jolasa alde batera uzten dugu. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektual eta Autismo Unitatean (UDI), berriz, egunero-egunero egiaztatzen da jolasak duen garrantzia (eta, zehatzago, jolas sinbolikoak), ikasteko eta lotura afektibo sendoak sortzeko tresna gisa.
Jolasa definitzen
Ovide Decroly psikologoaren arabera (1914) (1), “jolastea sortzetiko jarrera bat da, estimulu egokien eraginpean erreakzio espontaneoak sortzen dituena”. Donald Woods Winnicott psikiatrarentzat (1979), “jolasa kanpoko munduak barne munduarekin duen elkargunean kokatzen da”. Eta Maite Garaigordobil psikologoak adierazi duenez (2005:18): “jolasa plazera, entretenimendua eta bizi poza ematen dituen jarduera bat da, askatasunez adierazteko, energiak positiboki bideratzeko eta tentsioak deskargatzeko aukera ematen duena”.
Azken batean, jolastea komunikatzea da, arau batzuk partekatzea da, kolektibo bateko kide izatea da, besteekin parte hartzea da, kezkak utzi eta une on bat pasatzea da, esperimentatzea, ikastea. Baina, zer da jolas sinbolikoa?
Jolas sinbolikoa entretenimendu gisa egoera bat birsortzen duen jarduera espontaneo oro da. Adibidez, kartoizko kutxa bat pirata ontzi edo erratza zaldi nola bihurtzen den ikus dezakegu. Baita eguneroko jardueren irudikapen sinbolikoa ere, hala nola jolasten dutenak gurasoak edo beste pertsonaia batzuk (piratak edo medikuak, adibidez) direlako itxurak egitea.
Jolasaren onurak desgaitasuna duten pertsonengan
Pertsona guztiak berdinak ez garela eta, beraz, bakoitzak bere funtsezko ezaugarriak dituela ulertuta, jolasaren esparruan ere artatzen ditugun pertsonen gustuak eta beharrak ezagutu behar ditugu. Eta, horretarako, funtsezkoa da denbora eskaintzea haiek ezagutzeko eta haien jolasteko modua, komunikatzeko modua, keinuak eta abar ikusteko.
Lehen esan dugun bezala, jolasa ikasteko tresna bat da, izan ere, norberaren esperientziatik abiatzen da, eta plazera, berezkotasuna, motibazioa, partaidetza, komunikazioa eta norbera eta besteak eta inguratzen gaituen mundua ezagutzea eskatzen du (3).
Halaber, abantaila ugari ditu: arlo motorrari dagokionez, jolasak mugimendua, inguruaren esplorazioa eta manipulazioa errazten ditu, eta, gainera, koordinazio dinamiko orokorrean laguntzen du. Azpimarratu behar da, manipulazioa eta esplorazioa hobetzeko, garrantzitsua dela ingurunea ezagutzeko jarduerak programatzea, non pertsonak objektuak eta/edo jostailuak askatasunez hartu ahal izango dituen, bere aukerak ulertzeko. Horregatik, funtsezkoa da profesionalak jarduera ludikoa aurrez prestatzea, kontuan hartuta zein testuingurutan garatuko den. Jarduera garatzeko ingurune on bat hautatzeak lotura estua izango du jardueraren arrakastarekin, izan ere, distrakzio aldagai gehiegi dituen leku batek jarduera behar bezala ezin egitea eragin dezake.
Komunikazio eta hizkuntzaren arloa da jolasaren bidez garatzen den beste arlo garrantzitsu bat, komunikatzeko asmoa sustatzen baitu. Pertsonak jarduten du, eta ekintza horrek hizkuntza ulertzeko eta adierazteko trebetasunak garatzen ditu.
Horrez gain, jolasa oso tresna baliotsua da pertsonaren jokabide esanguratsuak behatzeko eta haren bizipenak birsortzeko.
Hori gutxi balitz, jolasaren bidez erabiltzaileen eta profesionalen arteko lotura afektibo sendoak sortzen dira. Izan ere, haiei begiratzeko moduak, haiekiko dugun tratuak eta partekatzen dugun denborak pertsonengan eraldaketa bat eragin dezakete, lotura afektibo bat sortzen bada. Gainera, jolasa hainbat ikuspegitatik uler dezakegu:
- Jolasa, izakiaren elikagai: jolasa oso tresna baliotsua da garapen fisikorako zein mentalerako. Ildo horretan, jolasa pertsona suspertzen duen zerbait bezala ikusten da.
- Jolasa, elkartzeko aukera: jolasak afektua erakusteko, denbora partekatzeko eta konfiantzazko loturak sortzeko aukera ematen du.
- Jolasa, zaintzarako eta hezkuntzarako estrategia: jolasaren bidez, eguneroko jarduerak eta norbera zaintzeko jarduerak garatzen laguntzen du, hala nola janzten eta trebetasunak garatzen.
- Jolasa, denbora eta sormena: jolasa denbora, prestaketa (jolasarena berarena zein espazioarena) eta sormena eskatzen dituen jarduera bat da, jolastera doana harritu eta erakarriko duena.
Beraz, itxuraz jolas sinbolikoa bezain erraza eta espontaneo den zerbaitek onura ugari ekartzen dizkie bai erabiltzaileari bai profesionalari, baina, batez ere, bien arteko loturak errazten ditu. Izan ere, finean, ez da ekoizpen lana, lan eraldatzailea baizik; mundua birsortzen saiatzen da, errealitatea berreraikitzen eta interpretatzen du, esanahi pertsonala ematen dio (4), hain garrantzitsua den arreta erabiltzailearengan jartzen du eta profesionalarentzako tresna gisa balio du.
Bibliografía
(1) Del Toro Alonso, V. (2012). El Juego en alumnos con necesidades educativas especiales: Síndrome de West y otras Encefalopatías Epilépticas. (Tesis doctoral. Universidad Complutense de Madrid, España). Informazio iturria: https://eprints.ucm.es/id/eprint/16731/1/T34012.pdf
(2) Garaigordobil Landazabal M., (2005). Diseño y evaluación de un programa de intervención socioemocional para promover la conducta prosocial y prevenir la violencia. Madrid: MEC. CIDE.
(3) Del Toro Alonso, V. (2013). El juego como herramienta educativa del Educador Social en actividades de Animación Sociocultural y de Ocio y Tiempo libre con niños con Discapacidad. RES (Revista de Educación Social). Informazio iturria: https://www.eduso.net/res/pdf/16/jue_res_16.pdf
(4) Ruiz de Velasco, A. y Abad Molina, J. (2011). El juego simbólico. (1.a ed.). Graó.
Partekatu
Artikuluak
Mugako gaitasun intelektuala eta nortasunaren nahasmendua duten profilen arreta: baliabide espezifikoak hornitzearen erronkak
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Sexualitatea desgaitasun intelektualean
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea, laguntzen ereduaren arabera. Berrikuspen bibliografikoa.
Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak
Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko monitorea. Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasteaaren Unitatea.
Covid pandemiaren ondoriozko murrizketen errealitatea autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengan
Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.
Desgaitasunetik parte hartzera
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Jokabide erasokorra eta disruptiboa esku-hartze multisentsorialaren bidez Snoezelen gelan
Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.