Residente y auxiliar en una de las Residencias de personas mayores de Aita Menni
Icono que representa la atención en psicogeriatría

Adineko pertsona

Ongizatea zure senidearentzat. Lasaitasuna zuretzat.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Gipuzkoako eta Bizkaiko adinekoen eguneko zentroak eta egoitzak kudeatzen dituzte, guztira 908 plazarekin.

Gure zentroetan Pertsonan Oinarritutako Arreta Eredua aplikatzen dugu:

  • Adineko pertsonari arreta pertsonalizatua eskaintzen diogu, bere osasunera, ongizatera eta segurtasunera bideratua, eta bere premia eta gaitasunei egokitua.
  • Bere gaitasun eta gustuei egokitutako jarduerak eta esperientziak eskaintzen dizkiogu, nahi izanez gero egin ditzan, bere garapen pertsonalean eta ikaskuntzan laguntzeko.
  • Adineko pertsonarekiko harremana errespetuz eta gertutasunez egiten dugu, bere eguneroko bizitzako erabakiak bere gaitasunen arabera planifika eta har ditzan.
  • Familiei aholkularitza eta laguntza iraunkorra eskaintzen diegu, hizkuntza gertu eta ulerterrazean.

Esperientzia

  • 1898tik adinekoei laguntza psikiatrikoa ematen diegu
  • Zentro propioak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundienak kudeatzen ditugu

Berrikuntza eta kalitatea

  • Espezializazioa dementzietan eta narriadura kognitiboan
  • Espezializazioa konplexutasun handiko zainketetan
  • Espezializazioa kalte zerebralean eta iktusean

Ikuspegi humanista

  • Adineko pertsona da gure asistentzia ereduaren erdigunea
  • Familiei laguntzeko zerbitzua

Adineko pertsonen egoitzak

564 plaza kudeatzen ditugu egoitzetan

Gure adinekoen egoitzetan, arreta pertsonal integrala eta denboran jarraitua ematen dugu. Batez ere menpekotasuna duten eta egoitza arreta iraunkorra edo aldi baterakoa behar duten 60 urtetik gorako pertsonentzat dira.

Gure egoitzetan:

  • Adineko pertsonen autonomia pertsonala sustatzen dugu, bakoitzaren mendekotasun fisiko edo psikikoaren arabera, ahalik eta bizimodu normalena izan dezaten.
  • Egoitzaren bizitza sozialean partaidetza aktiboa bultzatzen
  • Adinekoak komunitatearen ingurunean, harreman familiar, sozial, politiko eta kulturalak mantentzea nahi dugu.
  • Adinekoen gaixotasunak eta nahasmenduak kontrolatu eta jarraipen medikoa egiten dugu.

Egoitza Unitatea

Egoitza Unitateak arreta pertsonal integrala eta jarraitua emateko inguruneak dira, eta, batez ere, Mendekotasuna duten eta etengabeko arreta behar duten 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.

Psikogeriatriako Unitatea

Psikogeriatriako Unitateak dementzia edo nahasmendu psikiatrikoa eta eta jokabidearen nahasmenduren bat duten adineko pertsonei arreta integrala ematera bideratuta daude, haien premiei dedikazio espezifikoa eskainiz, familia giro abegikorrean.

Errehabilitazio Funtzionaleko Unitatea

Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateek diziplina anitzeko arreta indibidualizatua eskaintzen diete mendekotasun iragankor edo iraunkorreko egoeran dauden adinekoei, mantenu osoko erregimenean eta egoitza ingurune batean: ebakuntza baten ondoren suspertzen ari diren adinekoak, egoitza bateko leku baten zain daudenak, edo atseden egonaldia egin nahi dutenak.

Adineko pertsonen eguneko zentroak

344 plaza kudeatzen ditugu eguneko zentroetan

Gure eguneko zentroetan mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako  mantentze eta errehabilitaziorako zainketak eskaintzen ditugu  egunaren zati batean. Horrekin, pertsonak beren familia eta gizarte ingurunean ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta maila funtzionalik eta bizi kalitaterik onenarekin egoteko aukera erraztea nahi da.

Gure eguneko zentroetan:

  • Errehabilitazio funtzionala lantzen dugu.Pertsonaren defizit funtzionalak eta psikosozialak tratatzeko eta gaitasunak indartzeko programa espezifikoak aplikatzen ditugu, eta arreta berezia jartzen diegu narriatzeko arrisku handiena dutenei.
  • Osasun arreta ematen dugu.Jarraipena Osasun Zentroekin eta Osasun Mentaleko Zentroekin koordinatzen da. Aldizka osasun kontrolak egiten ditugu eta osasun hezkuntza eskaintzen dugu erabiltzaileentzat eta senideentzat.
  • Erabiltzaileari eta haren inguruneari arreta eta euskarri soziala ematen diegu.Bereziki, erabiltzailea ospitalez kanpoko ingurunean mantentzea bilatuz.

Artikuluak

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor